{"id":388,"date":"2015-06-08T19:00:20","date_gmt":"2015-06-08T18:00:20","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=388"},"modified":"2025-05-29T11:53:33","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:33","slug":"gorbata-eta-takoiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2015\/06\/08\/gorbata-eta-takoiak\/","title":{"rendered":"GORBATA ETA TAKOIAK"},"content":{"rendered":"<p>Ezkilak eta kanpaiak ozen entzuten dira igande goizez O\u00f1atin. Angelusarekin batera eman saio hasiera aurtengo Gorpuzti prozesioari. Leku egokienaren bila Kale Zaharreraino heldu gara bertan <strong>San Migel<\/strong>en pauso dotoreak hobeto ikusteko asmoz. Sakramentua gurtzerainoko saioak fedea aldarrikatzeko ahalegina egiten duelako edo, soineko eta trajerik dotoreenak ikusten dira. Linozko prakak daraman gizon bibotedunaren gorbatak ez du sargoria ezagutzen nonbait, eta karmin gorriegia erabili duen atsoaren zapatak berriz, bertigoarekin ezkondu nahian azaltzen dira lotsagabe. Kamiseta berriarekin atera naiz ni ere. Amak goitik behera begiratu nau eta dirudienez, gustura geratu da ikusi duenarekin. Belarrak zabaldu dituzte lurrean. Badator prozesioa.<\/p>\n<p>Bezperan leku beretik, korrikalariak pasa ziren behin baino gehiagotan. Lasterketa bikain bat ikusteko aukera izan genuen zapatu arratsaldez. Sakramentuaren faltan edo, atletak loriaren bila atera ziren geltoki zaharreko irteeratik. Peto <em>fosforitoa<\/em> soinean, txinatarrenean erositako txilibituari putz egiten saiatzen nintzen antolakuntza lanetan itota; aitzitik , eta txilibitu malapartatuen kalitate ezagatik edo, eztarri urratuarekin azaldu naiz amaren aurrera. Berba egiten hasi eta parranda zale nintzeneko bekozkoa ikusi dut berriro haren aurpegian.<\/p>\n<p>Dantzarien kaskainetek ezkila doinuak laguntzen dituzte. Konpas harmonikoegia dirudi Santurik pisutsuena eramaten duten andarientzat. Aitak arreta handiz jarraitzen du txistularien jarduna; zerbaiten bila badabil ere, ez du haren doinurik entzuten eta disimuluz, bilobei Santu ezberdinen kontuak azaltzen saiatzen da. <strong>San Sebastian<\/strong> ei zen antzina O\u00f1atiko patroi, eta orain, horregatik doa leku pribilegiatuan prozesioan. Bilobarik zaharrenak, gainerakoak beste lekuren batera begiratzen duten bitartean, imintzio petral batekin erantzun du aitonaren ahalegina.<\/p>\n<p>San Migelek\u00a0 zilar- koloreko armadura darama soinean. Pausu zuzen eta sendoek marrazten ditu alfonbra berdean.\u00a0 Horrela aritu da ere <strong>Sir Wiggins<\/strong>\u00a0 bizikletaren gainean munduko errekor berri bat erdiesteko.\u00a0 Eta <strong>Lady<\/strong>rik ere ote den galdetuta, herri kirol munduan bilatu behar; <strong>Alatzne<\/strong> Etxaburuak irabazi baitu emakumeen artean ospatu den lehen apustua. Agian, beharbada, segan moztutako belarrak ekarri dituzte erritualetan galtzeko, pauso sendoak erlieberik eliztarrenean marrazteko.<\/p>\n<p>Ezkilak isildu eta barraketako sirena hotsak nagusitu dira. Aisialdi madarikatuaren buelta bakoitza ia bi eurotan erosteko aukera aparta eskaintzen dute ferianteek.\u00a0 Sirenek larrialdi plana martxan jartzera gonbidatzen gaituzte, noski. \u00a0Ezinezkoa da, adibidez, terrazetako mahairen bat aurkitzea plazan edota barraren bueltan bost minututan garagardoren bat eskatzea. Corpus Christi eguna dugu O\u00f1atin.<\/p>\n<p>Bazkari eder baten osteko orduak ederrak lirateke bazkalondoko loaldirako baina berriro ere, sirenen infernuari egin beharko diot bisita. Nekeak ez dit zutik egoteko lizentzia handirik eskaintzen; bezperan, lasterketaren bueltan, bisitakoak\u00a0 giharrak zeharo gogortuta utzi dizkit. Bada ohera sartu eta aste berri bati zain geratzeko unea. Lotsagabe azalduko zaigu gurtu beharreko beste sakramenturen bat; karmin orbanik gabeko tunikak galduko dira eta apostoluak, maskararen faltan, dortsalen bat eramango dute soinean. Ondo izan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ezkilak eta kanpaiak ozen entzuten dira igande goizez O\u00f1atin. Angelusarekin batera eman saio hasiera aurtengo Gorpuzti prozesioari. Leku egokienaren bila Kale Zaharreraino heldu gara bertan San Migelen pauso dotoreak hobeto ikusteko asmoz. Sakramentua gurtzerainoko saioak fedea aldarrikatzeko ahalegina egiten duelako&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-388","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/388","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=388"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/388\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":389,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/388\/revisions\/389"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=388"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=388"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=388"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}