{"id":386,"date":"2015-06-01T16:30:47","date_gmt":"2015-06-01T15:30:47","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=386"},"modified":"2025-05-29T11:53:33","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:33","slug":"aixolatik-bastidara","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2015\/06\/01\/aixolatik-bastidara\/","title":{"rendered":"AIXOLATIK BASTIDARA"},"content":{"rendered":"<p><strong>Ubera<\/strong> auzoko <em>traffic lights<\/em> koloretsuek stop egitera behartu zuten automobila. Bergara aldetik otu zitzaigun Elgetara joatea; hamarren bat urte izango dira errepide hau ez nuela erabiltzen bertara iristeko.\u00a0 Normalean Angiozarretik edota Arrasatetik bueltan iritsi izan naiz baina oraingoan, arrazoi jakinik gabe, Uberatik igarotzea erabaki nuen. Pilotari profesionala izandako Zezeagaren bila aritu nintzan baina ez nuen inguru hartan antzeman. Baina ordea,\u00a0 Aimar eta Irujoren pilota partiduarekin gogoratzeko denbora hartu nuen. Iberokoak arazo fisikoak medio, ezin izan zuen nahi bezala jokatu; orain, <strong>Aimar<\/strong>rek Bengoetxeari egin beharko dio aurre finalean. Apusturen bat egiteko ordua dela iruditzen zait, baietz atzerapena eskatu goizuetarrak.<\/p>\n<p>Pilotaleku osteko bidezidorretik <strong>Aixola<\/strong>ko urtegira heldu ginen. \u00a0Kolore berde ezberdinak uretan islatzeko ahalegina egiten zuten horretan, konturatu nintzen zuhaitz- hostoak orbeldurik lurreratzen hasiak direla. Etxeko txikiaren purrustadek lagunduta edo, bira osoa ematea lortu genuen. Italia aldean ere bukatu da bertako bira; <strong>Contador<\/strong> madrildarra izan da txapelduna eta <strong>Landa<\/strong> gasteiztarrak egundoko lasterketa egin du. \u00a0Eta makina bat landa eta soro ere beteko ziren larunbatean Bartzelonan izan ziren zaletuekin; <strong>Errege Kopa<\/strong>ko finalera iritsita, ilusioa eta esperantza ziren zuri-gorri zaletuen armarik bortitzenak. Halere, blaugranak beste mundu bateko futbola ekoizten dutenez ez zieten bilbotarrei samurtasun askorik eskaini. Aitzitik, partida aurreko minutuek bete dituzte egunkari eta albistegi\u00a0 ugaritako titularrak. Espainiako ereserkia ardoa eta ogia kontsakratzen den bezala sagaratu zuten. Txistu kontzertuak urak harrotu ditu Espainia aldean; agian, ACDCren abestiak txistukatzen arituko ziren zaletuak, nork jakin. Eta agi denez, ereserki kontuak\u00a0 Milan aldera ere iritsi ziren. Aipatutako\u00a0 Landari \u201cahaztu\u201d egin zitzaion eta, kapela kentzea.<\/p>\n<p>Asentzioko atseden lekuan egin genuen ogitartekoa.\u00a0 Garai bateko lubakiak irudikatu eta Kanpatzerretik behera hartu genuen O\u00f1atirako bidea. Eta gure antzera, goitik behera alegia, ospatu zen Errekaldeko jaietan <em>goittibera<\/em> lasterketa; itxura eta maila ezberdinetako tramankuluak ikusteko aukera izan zuten bertaratuek. <em>Glamour<\/em> berezia ematen dio lasterketa honek Errekalderi, bai horixe. Eta <em>glamour<\/em> tankerarekin, garaikur eta igoera poltsikoratuta, azaldu zitzaigun eskubaloiko taldea udaletxeko balkoi korrituan.<\/p>\n<p>Orbelak apaindutako Aixolako urtegia<strong> Bastida<\/strong>ko mahasti ederrez aldatu genuen igandean. Herriko alde zaharrean egin genuen osteratxo ederrak eta aspaldiko lagunekin izandako lau berbek borobildu zuten Bastidarako joan etorria. Baina horrelakoetan gertatzen den lez, ardo botilaren bat ere, O\u00f1atira motxilan etorri zela aitortu behar. Errazegi datoz nigana <i>garnatxa, mazuelo eta biurak<\/i>. Eta ardo onaren besteko kalitatea, edo are handiagoa, dute mendiari erronka luzatu dieten txantxikuarrak. <strong>Leitza<\/strong>n jokatutako 65 kmko frogan hartu dute parte asteburuan\u00a0 8 o\u00f1atiarrek. Azken uztak edateko erraza eta gorputz ederrekoa den ardoa utzi digu; horra, o\u00f1atiarren hauen dohainak.<\/p>\n<p>Errazegi esatea gehiegi esatea iruditzen zait. Beraz, konturatu orduko erabiliko dut. Horrela iritsi zaizkigu <strong>Gorpuzti<\/strong>\u00a0 jaiak geurera. Alkandora eta soineko berri eta dotoreak janzteko eguna dugu igandea. Kaleak belar luzez estaliak direnean ezkilak entzungo ditugu ozen. Glamourra O\u00f1atin.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ubera auzoko traffic lights koloretsuek stop egitera behartu zuten automobila. Bergara aldetik otu zitzaigun Elgetara joatea; hamarren bat urte izango dira errepide hau ez nuela erabiltzen bertara iristeko.\u00a0 Normalean Angiozarretik edota Arrasatetik bueltan iritsi izan naiz baina oraingoan, arrazoi jakinik&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-386","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/386","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=386"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/386\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":387,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/386\/revisions\/387"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=386"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=386"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=386"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}