{"id":383,"date":"2015-05-18T21:01:47","date_gmt":"2015-05-18T20:01:47","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=383"},"modified":"2025-05-29T11:53:33","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:33","slug":"parentesiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2015\/05\/18\/parentesiak\/","title":{"rendered":"PARENTESIAK"},"content":{"rendered":"<p>Hauteskunde kanpaina azken txanpara iristearekin batera, alderdi ezberdinak urduri samar somatzen ditut. Arerioen alderik petralenak azaldu nahian ikusten ditut alderdiak; antza denez, bakoitzak eskaintzen duena ona ez bada ere, arerioena ei da okerragoa eta beraz&#8230;.<em>bozka nazazu eta akabo zalantzak<\/em>. Besteei begira egon behar denik ere bada futbolean; hori egin beharko baitu <strong>Eibar<\/strong> taldeak. Bere lanak bete eta beste zelai batzuetako emaitzekin dantza egin. Zorterik onena!!!!<\/p>\n<p><strong>Bartzelonak<\/strong> irabazi du liga txapelketa dagoeneko. Gainera, oraindik ere, beste bi txapelketa gehiago bereganatzeko aukera dute katalanek . Diruak gauzak errazten baditu ere, lorpenak erdiestea ez da beti erraza izaten; bestela, Bernabeuko adituei galdetu beharko diegu. San Isidrok ezin izan du miraririk erraztu madrildar merenge kopetilunentzako. <em>Chotisik martxosoena<\/em> merengerik arritmikoenean ito da. Martxa dotorea darama ere, eskuz banakako pilota txapelketak; pilotari gazteek maila dotorea eman dute txapelketan zehar eta orain, 3 txakur zaharrek azaldu dute euren burua. <strong>Irujo<\/strong> eta <strong>Aimar<\/strong> indartsu daude eta <strong>Bengoetxea<\/strong> berriz, beti bezain kementsu.<\/p>\n<p><strong>Otala Zelai<\/strong>ko krossa ospatu da asteburuan. Kross honi estimu handia diot. Giro paregabea izaten duen lasterketa da; aurtengoan <strong>Gartzia<\/strong> o\u00f1atiarra eta<strong> Nere Arregi<\/strong> arrasatearra izan dira azkarrenak. Eta Urkuluko urtegitik oso urrutira joan gabe, Aizkorriko mendikatean alegia, <strong>Zegama Aizkorri<\/strong> mendi maratoia ospatu zen. Giro hezeegi batean haitz bustiegietan egin behar izan zuten korrika lasterkariek. Aurtengoan ere, zaletu ugari hurbildu da Andraitz, Urbia edota Aizkorri ingurura. Gizonezkoetan Apeninoetatik ihesi edo, <strong>Pivk<\/strong> italiarrak eraman du txapela eta emakumerik azkarrena berriz, Azahara Garcia izan da.<\/p>\n<p>Urbiaren pareko garaieran ibili gara balizen bila asteburuan,\u00a0 Burgoseko <strong>Palacios de La Sierrra<\/strong>n hain zuzen. Goiz eguzkitsuan sastrakaz betetako landaretza astunean aritu gara kolore laranjadun balizen bila. Korrikaldiak alde batera utzi beharrean izan naiz orientaziorako horren nekeza den eremuan; baliza guztiak poltsikoratzeko gai izan banaiz ere, zaila egin zait nabigazioa. Eta igandean, balizen koloredun kamisetak ikusi dira giza harresia eraikitzen Gasteizen; eta gaur, astelehena, ertzainak indarra erabiliz utzarazi du Ama Birjin Zuriaren enparantza. Epaitu nahi dituzten hiru gazteak, era oso ezegokian, atxilotzea lortu du eta kanpaina elektoralak aurrera jarraitzen du\u2026..<\/p>\n<p>Negua omen dator berriro geurera. Galtza motzei parentesiren bat zabaldu beharko zaie agian. Baina bada ekuaziorik ederrenaren bila kortxeteren baten beharra ere izango duenik.\u00a0 Zorte on eta ondo izan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hauteskunde kanpaina azken txanpara iristearekin batera, alderdi ezberdinak urduri samar somatzen ditut. Arerioen alderik petralenak azaldu nahian ikusten ditut alderdiak; antza denez, bakoitzak eskaintzen duena ona ez bada ere, arerioena ei da okerragoa eta beraz&#8230;.bozka nazazu eta akabo zalantzak. Besteei&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-383","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/383","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=383"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/383\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":384,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/383\/revisions\/384"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=383"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=383"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=383"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}