{"id":376,"date":"2015-04-27T20:23:08","date_gmt":"2015-04-27T19:23:08","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=376"},"modified":"2025-05-29T11:53:33","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:33","slug":"chotis-rockero-bat-madrilen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2015\/04\/27\/chotis-rockero-bat-madrilen\/","title":{"rendered":"CHOTIS ROCKERO BAT MADRILEN"},"content":{"rendered":"<p><strong>Madril<\/strong>en gaude apirileko azken asteburua pasatzen. 5 minutu barru goizeko 9ak izango dira eta gu <em>Rock and Roll<\/em> doinuz bustitako maratoiari ekiteko gertu gaude. Azken luzaketa inprobisatuak egiten ari gara <strong>Cibeles<\/strong>eko iturriari so; igandeko anjelusari, <strong>Neptuno<\/strong>rekin batera agian, bidean egingo diogu kasu. Irteerako marrak O\u00f1atiraino eraman nau, zapatu goizera alegia. <strong>Antxintxiketan<\/strong> kirol elkarteak antolatutako espedizio bat Madrilera abiatzeko prest dago; hamalau lagun goaz Madrila, kilometroak irenstera eta aisialdiaz gozatzera.<\/p>\n<p><strong>Castellana<\/strong>n gora goaz. Erritmoa kontrolatu beharra dago; <strong>Olasagasti<\/strong> lagunarekin egingo diot aurre maratoi luzeari.<strong> Chamartin<\/strong>go geltokira iristean geure taldean ezaguna den <strong>Chema Martinez<\/strong> handia ikusi dugu. Lasterkari ugariren agurra jaso du eta berak, irribarre zintzoak oparitu dizkigu. Dagoeneko iritsi gara 5. kilometrora eta soilik gora begiratzen dituzten aldapa, erripa,\u00a0 eta antzerakoak baino ez ditugu ikusi. <strong>Sol<\/strong> inguruko aintzinako kaleetara iristen ari garen horretan nabaritu dugu bizkarrera josia balitz bezala, <em>\u201cMant\u00f3n de Manila\u201d<\/em> delakoa. <em>Chotis<\/em>en bat dantzatzeko pausu armoniko eta egokiak konpas ankerrenetara jostea zilegi balitz, gaitzerdi. Eta jostunak aipatze aldera,\u00a0 erabakitzeko eskubidearen alde ospatutako festan batutako oihalekin hautestontzi bat ere egin dute O\u00f1atin. Ganorazko <em>chulapoak<\/em> herrian, bai horixe!!!<\/p>\n<p>Konturatu orduko 22. kilometrora heldu gara. <strong>Bengoetxea eta Untoria<\/strong> ere horrela iritsi omen ziren zenbaki horretara. Binakako txapelketa eskuratu du bikoteak joku ederra eginez gainera. Une egokia izan da energ\u00eda berezia eskaintzen duten gel marabilloso horietako bat hartzeko; <strong>Casa del Campo<\/strong>ko kilometro aspertuak interpretatzeko ordua iritsi zaigu. Erritmo polita daramagun honetan hasi da zerua benetan negarrez; inork\u00a0 badaki ere, <strong>Mortirolo<\/strong>a ekarri dute Madrila. Guk bederen, ikusi dugu. Dagoeneko lasterketaren hiru laurdenak beteta, Gorgomendirako\u00a0 aldapekin ere gogoratu gara.\u00a0 <strong>Alo\u00f1ako igoera<\/strong> arrakastatsu bat ospatu zen atzokoan herrian; debruaren lizentziapean Becerra eta Olazabal izan ziren azkarrenak. Asko izan dira lasterketan parte hartu duten o\u00f1atiarrak, zorionak guztiei.<\/p>\n<p><strong>Atocha<\/strong> zaharreko geltoki paretik pasa gara oharkabean.<strong> Prado, Tysen<\/strong> eta antzerakoak bisitatzeko denborarik gabe gaude antza; Olasak ezustekoa eman dit erritmoa bizitu duenean; gogor dago mutila 7 kilometroren faltan.\u00a0 Irentsitako kilometroek gihar guztiak zeharo mindu badituzte ere, ez dago brometarako tarterik azken txanpan. Helmugako zuzengunera iritsi aurretik ikusi ditugu espedizioko kideak aterkien azpian; zirrara gozo bat sentitu dugu, emozio eztien unea iritsi zaigu.<strong> Retiro<\/strong>ko txalupetaraino zipriztindu dugu azken metrotako ahalegina; zeharkatu dugu helmuga, orain, 42 kilometro eta 195 metro gutxiago ditu Madrilek .<\/p>\n<p>Helmuga zeharkatu osteko emozioak gustura luzatzen dira lagun artera. Espedizioko gainerako kideen ahalegina ere, ederki islatzen da <em><strong>Alcalako Ateak<\/strong><\/em> ateratako erretratuan. <em>\u201c Hay esta, hay esta viendo pasar el tiempoooooo\u2026..\u201d<\/em> dio rock doinu ezagunak; Rock and Rolla izan du maratoiak.<\/p>\n<p>Igande arratsaldez hartu dugu autobusa Euskal Herriruntz. Giro ederra ekarri dugu autobusean. Iturginaren kontuak entzun ditugu Bardenen filma bat ikusten saiatzen ginen bitartean.\u00a0 Ni oso gustura nator etxera; lagun berriak egin, kirolaz gozatu eta txoferraren aurpegian irribarre bat ere somatu dut. Itzela. Hurrengo irteera pentsatzen hasi beharko gara; Estokolmo, Bartzelona\u2026.edo agian Cleveland???<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Madrilen gaude apirileko azken asteburua pasatzen. 5 minutu barru goizeko 9ak izango dira eta gu Rock and Roll doinuz bustitako maratoiari ekiteko gertu gaude. Azken luzaketa inprobisatuak egiten ari gara Cibeleseko iturriari so; igandeko anjelusari, Neptunorekin batera agian, bidean egingo&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-376","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/376","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=376"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/376\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":377,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/376\/revisions\/377"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=376"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=376"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=376"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}