{"id":370,"date":"2015-04-13T20:47:57","date_gmt":"2015-04-13T19:47:57","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=370"},"modified":"2025-05-29T11:53:33","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:33","slug":"akueduktuaren-hiritik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2015\/04\/13\/akueduktuaren-hiritik\/","title":{"rendered":"AKUEDUKTUAREN HIRITIK"},"content":{"rendered":"<p><strong>Segovia<\/strong>ko egonaldiak eman dio bukaera Aste Santuak eskaini digun atseden sasoiari. Goizean lantokira iritsi eta kolore gorriz margotutako espaloi berriak egin digu harrera ikasle eta irakasleoi. Norbaitek azken ebaluaketa apaindu nahiko du agian horren alfonbra dotorea Musakolan zabaldu bada. Baina alfonbrarik zabaldu behar bada, <strong><em>Purito<\/em><\/strong>ri zabalduko nioke gustura; kataluiniarrak maisutasun handiarekin eskuratu du <strong>Euskal Herriko itzulia<\/strong>. Gutxi batzuk baino ez zuten <strong>Rodriguez<\/strong> txapeldun ikusten; Quintanaren izena entzun eta idazten zen hizki larriz irrati eta egunkari ezberdinetan baina beste behin,\u00a0 usteak erdi ustel.<\/p>\n<p>Asteburuan akueduktua ezagutzen ari nintzen horretan,<strong> Delgado<\/strong> izeneko txirrindulariarekin ere gogoratu naiz. Gaztelako hiriak harrituta utzi nau; harresi eder batek inguratzen du harkaitzen gainean eraikitako hiria. Bere garaian, geure gazteluek ere bazuten pareko edertasunik baina <strong>Nafarrokoa Erresuma<\/strong> konkistatu zutenean bertako gaztelu edota defentsarako harresi oro suntsitu zituzten orduko espainolek; euskaldunok, nafarrok, berrantolatu eta geure lurra askatzeko prest ginenean babeslekurik ez izateko estrategia bikaina asmatu zuten konkistatzaileek, bai horixe. Eta orain, geure gaztelu eta harresiak suntsituta ikusi ahal ditugu soilik eta\u00a0 Espainiakoak berriz, lotsagabe azaltzen zaizkigu<em> panfleto<\/em> turistikotan.<\/p>\n<p>Akueduktua ura garraiatzeko egin omen zuten erromatarrek. Eta atzoko goiz epelean akueduktuko ura ezin zenez edan, bide bazterretan ziren\u00a0 bolondresek eskaintzen zizkiguten urez betetako botilak.\u00a0 Izan ere, Segoviako maratoi erdian izan nintzen kilometroak irensten; ibilbide gogor eta malkartsu bati egin behar izan genion aurre. Aitzitik, eta ene arnasestuaren armoniapean, oraindik ere ikusi gabe nituen leku ederrez gozatzeko aukera izan nuen; kondaira zaharrenetako elementuak\u00a0 joan etorrian zenbiltzan turista japoniar eta australiarrekin nahasten ziren. Eta guzti hauei so, irudika dezaket saietera edo gezi-leiho ezkutueneko interesatua.<\/p>\n<p>Kontatu didatenez <strong>Delika<\/strong> ingurua mapen bidez eskaini zaio orientazio zaletuari. Antolakuntza bikaina inguru ederrean. Bertatik Segoviarainokoa balitz akueduktua, bertan izateko ahalegina egiteko prest nintzateke. Balizak bilatu eta aurkitu, paisaia arnastu eta lagunekin egoteko adibidez. Baina Nerbioiko urak Segovian agertuko balira, kondaira zaharrenek traza mitologikoez itoko ziren\u00a0 Alcazarrik espainolenean.<\/p>\n<p>Etxerako bidea hartzeko ordua ere iritsi zitzaigun. Txerrikume edo cochinilloa jateko asmoa banuen ere, caldereta eder batekin berdindu nintzen. \u00a0Gertu nago berriro ere, azken ebaluaketari aurre egiteko. Alfonbra gorria zabaldu didate badaezpada eta nik oraingoz, oinez pasako naiz bertatik; automobila tailerrean konpontzen duten bitartean hegan egiteko gai den begiratuko diot zeharka. Beharbada hegalaria izan beharko baita etxetik eskolarako bidea errazteko. Ondo izan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Segoviako egonaldiak eman dio bukaera Aste Santuak eskaini digun atseden sasoiari. Goizean lantokira iritsi eta kolore gorriz margotutako espaloi berriak egin digu harrera ikasle eta irakasleoi. Norbaitek azken ebaluaketa apaindu nahiko du agian horren alfonbra dotorea Musakolan zabaldu bada. Baina&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-370","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/370","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=370"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/370\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":371,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/370\/revisions\/371"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=370"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=370"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=370"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}