{"id":361,"date":"2015-03-09T19:00:46","date_gmt":"2015-03-09T18:00:46","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=361"},"modified":"2025-05-29T11:53:33","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:33","slug":"ubeldurak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2015\/03\/09\/ubeldurak\/","title":{"rendered":"UBELDURAK"},"content":{"rendered":"<p>Urak <strong>Arrikrutz<\/strong>eko haitzuloa zizelatu zueneko garaia ekarri zuten gogora asteburuan. Denboraldi berriari hasiera emateko ekintza erakargarriak antolatu dira kobazulo ederrean. Nik <strong>Mari<\/strong> irudikatu dut bertan; emakume eder eta dotorea oihal distiratsu batez soinean. Bertan esandakoak epaitzen; gaiztoa zigortu eta zintzoa saritzeko arrazoiak bertsoetan daudelako agian . Adi eta urduri hezetasunean. Lurrazpiko errekaren hotsak ere, zerbait esan gura dutelako edo, gogoratzen dute asteburuak ekarri duen aldarria.<strong> Emakumearen Nazioarteko Eguna<\/strong>k Mari ez ezik, inguruko <strong>lamia<\/strong> guztiak ere gogoratu ditu kolore more eta berotan.\u00a0 Urrezko adatsak orrazteko ahaleginaren faltan, besteak beste\u00a0 herri lasterketa, agerraldiak eta bazkaria antolatu dituzte.<\/p>\n<p>Herriko plazan egin zen azokak <strong>Basajauna<\/strong> esnatu zuen antza. Zuhaitz egunak berdez marraztu zituen more koloredun Lamiek utzitako zuri guneak.\u00a0 <em>Outlet<\/em>aren kontura astindutako partiturek apaindu zuten giro mitologikoa; sustrairik gabeko zuhaitzek maukaren bat lortzeko bidea luzatzen zion erosleari eta kalean gora jarritako mostradore eta esekitokiek eskaintza zabaltzen zuten poltsiko txiroaren kalterako.<\/p>\n<p>Ez ohiko lurretan, Sodupeko basoetan,\u00a0 Basajaunarekin topo egiteko tankeran azaldu izan banintz, jakingo nuke non ezkutatzen den <strong>Tartalo<\/strong>ren eraztuna. Beste behin ere, balizak bilatzen aritu naiz Bizkaia aldean; oraingoan, txukun aritu banaiz ere, errazago eta azkarrago aurkitzeko botika lortu beharko dut. Amildegian behera eroritako eraztunak distira beharko luke egin. Outlet erakargarrienetik haratago egin behar duen bezalaxe distira euskarak; <strong>Korrika<\/strong>ren aldeko salmahaia ere jarri zuten plazan. <strong>Ruper<\/strong> baino ez zen bertan faltan; euskal musikaren arloan eragin bereziko ibilbidea egin duen artista erraldoia, <strong>Adarra Saria<\/strong>ren jabe egin den o\u00f1atiarra alegia. Txarangak musikatutako biribilketa edota kalejirek mozkortzen zuten eroslea lotsagabe; bazegoen zer erosi, zer ikusi eta zer entzun.<\/p>\n<p>Beherapenetako gola bailitzan jaso zuen Errealak atezainak oparitutako mauka. <em>Outlet<\/em> dendarik merkeenean erositakoa ote den galdetuko du hark. Giro horretan omendu zuten Anoetan Aldridge galestarra. Merezitakoa jaso badu ere, Joseba Iturriak Gara egunkarian idazten duenarekin bat nator; <strong>Aranzabal<\/strong> bergararrak, adibidez, ez al du horrelakorik merezi????<\/p>\n<p>Duen izenari arantzaz beteriko kirtena lapurtu nahian, Esperantza izango da ahalegina lau haizetara zabaltzen duten haien kontrapisu. Baina hemen, geurean, konpasa ezin pentagramatu dabiltza. \u00a0Politika ubel edo more kolorea hartu nahian badabil ere,\u00a0 kolorerik gabeko diskurtsoak iradokitzen dizkie ardoak esatari ausartenei. Aitzitik, ardo beltzak, oraindik ere, orban morea uzten du alkandora zurian.<\/p>\n<p>Agi denez, morez margotutako asteburua joan zaigu. <em>Sudur more, pattar edale<\/em> ei da eta lore gorriak ubeltzen diren bezalaxe, ubeluneak zabaltzen hasiak dira han eta hemen. Urteak bete dituen alabarik ere izan dut gertu; irribarretsu, eguna azkarregi pasa zaiola esan dit bart; bere gelan utzi dut lamia bailitzan, urrezko orraziz ilea orrazten. Ondo izan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urak Arrikrutzeko haitzuloa zizelatu zueneko garaia ekarri zuten gogora asteburuan. Denboraldi berriari hasiera emateko ekintza erakargarriak antolatu dira kobazulo ederrean. Nik Mari irudikatu dut bertan; emakume eder eta dotorea oihal distiratsu batez soinean. Bertan esandakoak epaitzen; gaiztoa zigortu eta zintzoa&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-361","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/361","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=361"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/361\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":362,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/361\/revisions\/362"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=361"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=361"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=361"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}