{"id":358,"date":"2015-03-02T18:20:08","date_gmt":"2015-03-02T17:20:08","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=358"},"modified":"2025-05-29T11:53:33","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:33","slug":"avril-jenerala","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2015\/03\/02\/avril-jenerala\/","title":{"rendered":"AVRIL JENERALA"},"content":{"rendered":"<p><strong>Jean Jackes Avril<\/strong> izeneko jenerala Bizkaiko Gobernadore militarra izan zen frantsesen okupazio garaian. Egun, agidanez, Avril abizena egokia da <strong>Ganguren<\/strong> mendilerroko tontortxo bat izendatzeko.; benetako izena<strong> Iturritxualde<\/strong>\u00a0 bada ere, adiera frantsesak mapetan errazago aurkitzeko bidea emango digu agian.\u00a0 Igandean \u00a0bertan izan nintzen mendiak eskaintzen dituen ezaugarri ezberdinez gozatzen. Emandako\u00a0 Avril izenburudun mapa bat eta etxetik ekarritako iparrotzak orientazio goiz eder baterako gonbita luzatu zizkidaten; halere, lehen baliza aurkitzeko izan nituen arazoek guztiz etsita utzi ninduten.\u00a0 Iparorratza izorratuta zegoen, ni\u00a0 erdi galduta eta beste 24 baliza nire zai ziren oraindik.<\/p>\n<p>Seigarren baliza bilatzeko ahaleginean nenbilela astean izandako euri jaialdi ederrarekin gogoratu nintzen. Xira, kapusai edo dena delakoa lanpetuta mantendu dut korrika egitera atera naizen egunetan; eta orduan otu naiz, ateri dagoelakoan banabil ere, tantak izango ditudala bisitan. Gorputzari hezetasun tankera itsatsi zaiolako edo, errazago aurkitzen ditut leku umeletako baliza ezkutuak. Beste batzuk aldiz, baliza lehorregiak bilatzeko ahaleginean hantzeman ditut lila kolorearekin korrika; horren ezaguna egin den <strong>Lilatona<\/strong> ospatu zen domeka goizean Donostian. Lasterketaren helburuarekin bat egiten badut ere, kritiko samarra naiz gizakumeon partehartzari dagokionez; izan ere, gizakumeak ura banatzeko edota bidegurutze batzuk zaintzeko aukera izan zuten beste behin, baina emakumeekin korrika egiteko ez. Zergatik ez?<\/p>\n<p>Hamaseigarren baliza eremu zoragarri batean aurkitu nuen.\u00a0 Errekatxoak lurrean marrazten zuen ibilgu ederrak Garo\u00f1a inguruko meandroa gogorarazi zidan.\u00a0 Larunbatean Gasteizen\u00a0 ehunka pertsona atera ziren zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta berehalako ereispena eskatzeko. Arras garbia den baliza bat, beharrezkoa den baliza bat <strong>Garo\u00f1an<\/strong>. \u00a0Oztopoen gainetik euskaraz biziko garela ere, garbi geratu zen larunbatean <strong>Donostian<\/strong> egindako manifestaldian; antolakuntzak erran bezala ,besteak beste, hizkuntza-politiketan azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren bidez jasandako injerentziak salatzea izan da mobilizazioaren helburua. Baliza gaitzegia\u2026. Askorentzat.<\/p>\n<p>Azken aurreko baliza malapartauaren kolore laranjari begira geratu nintzen denbora labur batez.\u00a0 Mestallan <strong>Realak<\/strong> jokatu beharreko partiduaz gogoratu nintzen orduan. Hiru puntuak irabaztera edota bezperan azokaren baten erosi ahal izan zituzten laranjak erostera joango zen Reala Valentziara??? Erantzuna hiru bat ordu beranduago jakin nuen; partida osoan zehar zukuak gaitz egin izan balio bezala aritu zen taldea edo agian, urrutiegi ez zen hiri bertako ilargian dantzan. Eta <strong>Eibarren<\/strong> berriz, laranjaren faltan berdez jantzitako zuri-gorriak izorratu zuten arratsaldea; Gurpegik erraz egin zuen gola, errazegi bilatu zuen baliza laranja.<\/p>\n<p><strong>El Leon<\/strong> izeneko jatetxeko aparkalekuan jarri zuten azken baliza, helmuga. Avril jeneralaren infanter\u00eda nire zai izango zelakoan heldu nintzen bertara. Kanoi eta eskopeten tiro hotsekin hartuko nindutelakoan egin nituen azken metroak. Aitzitik, jeneralik gabeko tropak lurrak irentsi zituen eta <strong>Guse<\/strong> lagunaren ganorazko berbekin konformatu behar izan nitzen. Leher eginda baina gustura hartu nuen etxerako bidea; baliza guztiak poltsikoratuta eta jeneral baten pare bazkaltzeko asmoarekin. Ondo izan<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jean Jackes Avril izeneko jenerala Bizkaiko Gobernadore militarra izan zen frantsesen okupazio garaian. Egun, agidanez, Avril abizena egokia da Ganguren mendilerroko tontortxo bat izendatzeko.; benetako izena Iturritxualde\u00a0 bada ere, adiera frantsesak mapetan errazago aurkitzeko bidea emango digu agian.\u00a0 Igandean \u00a0bertan&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-358","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/358","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=358"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/358\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":360,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/358\/revisions\/360"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=358"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=358"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=358"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}