{"id":353,"date":"2015-02-23T17:59:05","date_gmt":"2015-02-23T16:59:05","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=353"},"modified":"2025-05-29T11:53:33","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:33","slug":"berakatz-zopa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2015\/02\/23\/berakatz-zopa\/","title":{"rendered":"BERAKATZ- ZOPA"},"content":{"rendered":"<p>Oharkabean ez bada, ustekabean, norabidea aldatu zitzaion egubaikotzari. Eskolarako bidea hartu nuen horretan jaso nuen anbulategiko dei a. Alabetako batek orkatila bihurritu zuen <strong>Gorputz Heziketa<\/strong> klaserako prestatu zuten pirueten saioan. Akrobazien lagun bada ere, orkatila koitaduak ezin izan zuen\u00a0 lur solidoari ezarritako trakzio-esfortzua\u00a0 xurgatu. Ondorioz, zaintiratua ganorazkoa izan zen eta medikuak, irribarre goxo batez,\u00a0 X izpietarako gonbite txartela luzatu zigun. Hausturarik ez, eta beraz, gaitz erdi.<\/p>\n<p>Zaintiratuak horrela aginduta, etxeko berogailuak eskaintzen zuen berotasunari onura atera nahian edo, pasa zuen zapatuko arratsaldea. Gerora, iluntzean, Malenek kontatuko zion Eibarreko igerilekuan bizitakoa; tranpolineko jauzi akuatikoak edota kronoaren faltan, egin behar izan zituzten buruzko\u00a0 kalkuluak \u00a0izan ziren\u00a0 mintzagai ahizpen arteko elkarrizketan. Iparorratz eta mapek Miramon aldean eskainiko ziguten orientazio kontuak ekarri nituen orduan gogora; \u00a0domekarako genituen planak aldatu beharrean ginen, balizak beste baterako utzi beharrean ginen.<\/p>\n<p><strong>Realak<\/strong> lortutako garaipenak zaletu askoren loa arinduko zuen. Izan ere, azken minutuan sartutako golak eman zion garaipena talde donostiarrari eta honek, ezkorrak eta baikorrak norantza berean jartzeko balio izan dezake agian. <strong>Eibar<\/strong> berriz, korapiloak pilatzen hasi bazaigu ere, baikorren agatismoari eutsi beharko dio behinik behin.\u00a0<strong> Willians<\/strong> Torino konkistatzeko saiakeran azaldu zaigunean, Aduriz beteranoaren itzalean bada ere. Hiru taldeek puntu kopuru bera dute eta abuztuan hasitako ligari gertu bezain urruti iritsiko zaio ekaina.<\/p>\n<p><strong>Antzuolan<\/strong> ez dituzte legoarik, metrorik \u00a0edo\u00a0 yardarik. Irimoko senda eta bideetan miliak dituzte mendian korrika egiteko. Eskoriatzar bat berriz, Alemanian, txakurrekin aritu da kilometroak irensten elurretan. Era berean eta metroak golkorako egiteko helburuarekin edo, proposatu du <strong>EAJ<\/strong>k Ararteko lanak egiteko Lezertua delakoa. Alderdi espainolekin lortutako akordio batek bideratuko du bere garaian ilegalizazioei alfonbra gorria jarri zien gizasemearen izendapena. <strong>Fracking<\/strong>aren kontura ere, metroak, yardak edota legoak zulatu nahi omen dituzte agian jeltzaleek; popularrekin bat egin eta eztabaida gerarazi nahi omen dute. <em>Apaizak eta praileak, hegal gabeko beleak<\/em> ei dira, eta <em>abadearen lapikoa, txikia baina goxoa ( goxoegia)<\/em> dela diote.<\/p>\n<p>Makuluekin aurrera egin beharrean izango den horrek, irribarre xume batez begiratzen dio etorkizun hurbilari. Lapikoan izan daiteen berakatz-zopa usaintzeko ardurapean egingo duen saiakerari agian. Hegalak falta dituzten beleak zenbatuko dira lapikoaren bueltan. Eta gu bitartean zai. Ondo izan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Oharkabean ez bada, ustekabean, norabidea aldatu zitzaion egubaikotzari. Eskolarako bidea hartu nuen horretan jaso nuen anbulategiko dei a. Alabetako batek orkatila bihurritu zuen Gorputz Heziketa klaserako prestatu zuten pirueten saioan. Akrobazien lagun bada ere, orkatila koitaduak ezin izan zuen\u00a0 lur&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-353","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/353","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=353"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/353\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":356,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/353\/revisions\/356"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=353"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=353"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=353"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}