{"id":341,"date":"2015-01-19T18:16:59","date_gmt":"2015-01-19T17:16:59","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=341"},"modified":"2025-05-29T11:53:33","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:33","slug":"puntu-puntuan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2015\/01\/19\/puntu-puntuan\/","title":{"rendered":"PUNTU PUNTUAN"},"content":{"rendered":"<p>Puntu puntuan esnatu zitzaigun ostirala. Izan ere, <strong>Goiena<\/strong>ren eskutik PUNTUA izeneko ganorazko aldizkaria jaio baita. Benetan atsegin dut eman dioten formatua;\u00a0 arina, freskoa eta irakurtzeko atsegina iruditzen zait. Ohore bat izan da lehen zenbaki honetan ekarpen txiki bat egitea. Izan beza ibilbide luze bezain oparoa.<\/p>\n<p>Eta oparoa izan bazen ere \u00a0arbolapetako zuhaitzaren bizia, gaixorik, agur esan behar izan zien Arrasatearrei. Orain, eta horren gerizpe goxoaren faltan gauden honetan, bozketa bidez aukeratu beharko da zuhaitz berria. Astigarra, ezkia ala haritza izan, gustu handiz egingo diote harrera herritarrek zuhaitzari eta bide batez, \u201c puntua\u201d\u00a0 hartu beharko zaio. Eta bada Bizkaia aldean ere antzerako zerbait gertatu zaion zuhaitzik; nonbait, <strong>Gernikako arbola<\/strong> lehortu egin da eta honen ordezkoa udaberrian helduko da.\u00a0 Baina bada gaixorik, eta ezinean, zendu zaigun gizasemerik ere;<strong> Josu Uribetxebrria<\/strong> arrasatearrak barikuan itxi zituen begiak betirako. Espetxe politika konponbidean oinarritu behar den beste adibide garbi eta krudel bat dugu Josurena. Aurrera boile!!<\/p>\n<p>Altxorraren bila aritu denik ere izan da asteburuan. O\u00f1atiko <strong>Ganbara Txiki<\/strong> abesbatzaren eskutik, Julio Verneren obra ospetsua musikatu baitzen primeran. \u00a0Zubikoa pilotalekua uharte bilakatu zuten zapatu arratsaldean; abenturak irudimenera ekarriz, altxorrak, melodiak eta dantzak istorioz jantziz. Gaitz erdi, ez zuen ikuslegoak abordaiarik eragin azken txalo zaparradarekin.\u00a0 Uretan baina uharte malapartaturen baten faltan, gogotik \u00a0aritu ziren Zubikoako igerilekuan triatletak; izan ere, <strong>O\u00f1atiko triatloi taldeak<\/strong> antolatuta errelebu lasterketa bat ospatu zen. Ahalegin guztiek sariren bat izan ei dutenez, kirolari saiatu hauek altxorra dutxa osteko askarian aurkitu zuten; berriketaldi ederra eta beraz, giroa, bere punttuan.<\/p>\n<p>Bada munduaren bukaeraraino joango den abenturazalerik ere. <strong>Euskal Telebista<\/strong>k antolatu eta eskaintzen duen <em>reality<\/em>-an izan dira lau debagoiendar. Tartean muturreko frogak egin behar izaten dituztenez, gogorra izan omen da bizitakoa. Baina bukaerako altxorra aurkitzeak edo lortzeak\u00a0 izan beharko du oztoporik, ez da? Esaterako, Berrizen ospatu zen <strong>Bizkaiko kross txapelketan<\/strong> ere oztopoa jarri zuten. Lokatzak, horren eskuzabal, eskaintzen dizkigun zailtasunak urriak direnez, mugimendu hipiko aldrebestuenak erabili behar izan nituen belarretan ezarritako ohola igarotzeko. \u00a0Zentauroak ikusteko aukera Berrizen, to!!!<\/p>\n<p>Kolonbiako <strong>Cali<\/strong> hirian txirrindularitzako Munduko kopa ospatzen ari da. Bertan, beste behin, <strong>Leire Olaberria<\/strong> maila bikaina ematen ari da. Atzokoan Omnium izeneko frogan zilarrezko domina erdietsi zuen. Froga honetako diziplina guztietan eman behar duzu maila eta Leire, zeregin honetan, aparta da. Ttak!!! Bere punttuan.<\/p>\n<p>Danbor doinuak entzungo ditugu gaurkoan. Sebastian bat badelako zeruan eta Donostia bat bakarra munduan. <strong>\u00a0Sarriegi<\/strong>ren berbekin jarriko ditugu puntuan altxorren uharte, arbola santu edota oztopoak. Ez dakit Sebastianen konturik entzungo den Filipinetatik; han ere badelako uharterik, han ere badelako egun hauetan, eliztarren iritziz, zuriz jantzitako Santurik. Altxorraren uhartean, munduaren amaiaren eta askorentzat, \u00a0bakarra munduan. Ondo izan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Puntu puntuan esnatu zitzaigun ostirala. Izan ere, Goienaren eskutik PUNTUA izeneko ganorazko aldizkaria jaio baita. Benetan atsegin dut eman dioten formatua;\u00a0 arina, freskoa eta irakurtzeko atsegina iruditzen zait. Ohore bat izan da lehen zenbaki honetan ekarpen txiki bat egitea. Izan&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-341","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/341","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=341"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/341\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":342,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/341\/revisions\/342"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=341"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=341"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=341"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}