{"id":328,"date":"2014-12-01T18:50:20","date_gmt":"2014-12-01T17:50:20","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=328"},"modified":"2025-05-29T11:53:33","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:33","slug":"movember-blues","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2014\/12\/01\/movember-blues\/","title":{"rendered":"MOVEMBER BLUES"},"content":{"rendered":"<p>Blues doinuekin itzaldu zen atzoko gaua; melodia goibel eta malenkoniatsuez dantzatu ziren ilunkerako itzal lausotuak. Beste behin ere, futbol munduak ekarri digu lanbro grisaren heriotz balada. Galiziako <strong>Riazor<\/strong> aldeko gaztea zendu da bart Madrilen; talde bitako zaletuen arteko liskar eta borrokek eraman dute azken blues nota Manzanares ibaira. Dagokionak hartu beharko ditu neurriak;\u00a0<em> Fifa, Uefa, RFEF<\/em> edota antzerakoak idatz ditzakegu hemen alferrik, denboraren karpeta hutsetan itota.<\/p>\n<p><i>San Andres kolko bete tremes<\/i> dioen esaerari erreparatuz ekarriko nuke <strong>Nimo<\/strong> handia paragrafora. Dotoreziaz irabazi zuen galiziarrak Donostian ospatu zen maratoia; beste behin ere, Filipidesenak egin ondoren, Zizurreko neskaz gogoratu zen korrikalaria. Blues doinu goibelen\u00a0 berri jakin izan balu, agian, beste sarrera bat inprobisatuko luke Anoetan. Atzokoan primeran ekoiztu zuen lasterketaren estrategia; indarrik preziatuenak\u00a0 bukaerako kilometroetarako utziz, maisutasunez menperatu zituen arerioak. Maratoia eta maratoi erdia lasterketa berean jartzeak, nere ustez, kalte egiten dio distantziarik luzeena egin behar duen korrikalariari. Erdia ez da berdin korritzen; erritmo aldaketak bortitzagoak dira,<em> \u201ctiroi\u201d<\/em> edo tiraldiak ohikoak \u00a0izaten dira lasterketaren zehar eta hau,\u00a0 ez da batere mesedegarria\u00a0 maratoiaren erritmo sosegatu eta konstanterako.<\/p>\n<p>Helburu ezberdinarekin\u00a0 takarraran izan ziren ere haurrak ostiralean. <strong>Kaskaroteneko<\/strong> ikastolaren aldeko korrikaldia izan genuen bailaran; Ziburuko eskola jasaten ari den erasoei aurre egiteko txanpon batzuk batu ziren Deabagoieneko herri\u00a0 ezberdinetan. Ekimenari\u00a0 jarraipena emate aldera, arratsaldean helduak batu ginen korrikaldira eta euriz busti baginen ere, ilusioz piztu genuen kandela txuriak lehortu zuen uneko humelkeria gogaikarria.\u00a0 Zorte on Ziburu!!!<\/p>\n<p>Bibotearen hilebeteari festa batek eman dio amaiera O\u00f1atin. <strong>Movember<\/strong> mugimenduak egin duen kanpaina arrakastatsuak jarraitzaile asko izan du. Minbiziaren kontra borrokatzeko modu kuriosoa da movember delakoa; gizakumeek bibotea utzi beharra dute azaroan; Azkargorta edota Subijanaren besteko bibote hantusteak ikusteko aukera izan den honetan, Frankoren lau ile xelebreak luzitzeko ahalegina egin duenik ere egon da. Baina <b><i>Etxaok potroik!!! Utzi bibotea <\/i><\/b>esaldiak eragina izan du nonbait. <strong>Movember blues.<\/strong><\/p>\n<p>Blues doinuak ezezik, bertso doinuak plazaratzeko ordua ere iritsi zaigu. O\u00f1ati, Bizkaia eta beste herriren bateko txapelketak taula gainean dira dagoeneko. \u00a0Zortziko txikiaren altzoan, handiari so eta kopletan zintzo. Goza dezagun bada. Eta goza dezagun astean euskararen egunaren baitan antolatuko diren ekitaldi ezberdinekin; gogora dezagun urteko 365 egunetan goza behar dugula geure hizkuntzaz. Ez dakit<strong> Movember ala Bizarmen<\/strong> izango den baina hor nonbait kantatua ere bada: <i>euskara salbu ikusi arte ez dut moztuko bizarrik\u2026<\/i>nor animatzen da<b><i>?..baxak potroik?<\/i><\/b><\/p>\n<p>Bibotea saltsarekin zikindu nuen nik atzokoan bazkaritan. Lagun arteko jatordu eder baten bueltan egin genuen berba asmo handiko proiektu berriei buruz. Eta halakotan gertatzen den legez, nolabaiteko bilera inprobisatu hauetako erabakiek bihurtzen dute etorkizuna egingarri. Eta are gehiago \u00a0San Andres egunean bada,\u00a0 Leintz Bailaran esana baita <i>San Andres egunien, batzarra euki ei dauei Jaindo puntan eulixek\u2026.<\/i><b>nork jakin.<\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Blues doinuekin itzaldu zen atzoko gaua; melodia goibel eta malenkoniatsuez dantzatu ziren ilunkerako itzal lausotuak. Beste behin ere, futbol munduak ekarri digu lanbro grisaren heriotz balada. Galiziako Riazor aldeko gaztea zendu da bart Madrilen; talde bitako zaletuen arteko liskar eta&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-328","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/328","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=328"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/328\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":330,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/328\/revisions\/330"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=328"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=328"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=328"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}