{"id":320,"date":"2014-11-17T19:49:59","date_gmt":"2014-11-17T18:49:59","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=320"},"modified":"2025-05-29T11:53:33","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:33","slug":"lepoan-hartu-ta-segi-aurrera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2014\/11\/17\/lepoan-hartu-ta-segi-aurrera\/","title":{"rendered":"LEPOAN HARTU TA SEGI AURRERA"},"content":{"rendered":"<p>Esan nizuen bezala, aspaldiko melodia batez esnatzen naiz\u00a0 egunero. Garai batean <strong>Kortatu<\/strong> taldeak eragin handia izan zuen nigan; asko, larregi agian, entzuten nuen Fermin, I\u00f1igo eta Trekuren talde mitikoa. Tolosako inauteriei eginiko abestitik hasi eta <strong>Negu Gorriak<\/strong> talderainoko pasarteak asko dira errepertorio zaharrean. Eta asteburuan garai bereko musikari saiatu bat zendu da\u00a0 Bergaran. <strong>Jul<\/strong> handiak, berriro ere, heriotzari eskaini zion abestirik gaiztoena; oraingo honetan aldiz, lore gorriak golkoan, begiak itxi eta maitamenduen hiriko lekurik urrutienean dantzan egiteko.<\/p>\n<p>Gu ere urruti samar izan gara. Madril aldeko <strong>Warner<\/strong> parke tematikoan pasatu genuen larunbata. Haize hotza nabaria izan zen bertan pasa genituen orduetan; halere, ilararik gabeko atrakzio dotoreetan agortu genuen aisialdiak ahaztarazten zuen giro izoztua. Buelta akrobatikoak ematen nituen bitartean etorri zitzaidan gogora cross denboraldia. Iruneko hitzordura gogotsu azaldu ziren korrikalariek, lehen lupetzekin borroka egiteko aukera izan zuten.<strong> Eneko Agirrezabal\u00a0<\/strong> segurarrak eskuratu zuen lehen postua eta bigarrenerako berriz, zalarparta nagusitu zen Txingudin. Izan ere,\u00a0 Kamel Ziani atleta beteranoak sprinean arerioa trabatu zuen eta epaileek ez zuten begi onez ikusi orioarrak eginiko keinua.<\/p>\n<p><strong>\u00a0Campofrio<\/strong>ko urdaiazpiko eta <em>jamonyorkak<\/em> kiskali ziren atzokoan Burgos aldean. Hasiera batean txikia zen suteak indar handia hartu zuen eta azkenerako kez margotutako\u00a0 laino koipetsu batek estali zuen <strong>Cid<\/strong> <i>larreratzailearen <\/i>( je, je)<i> <\/i>hiria. Langileen ardurak bideratze aldera edo, arratsaldean ospatu zuten bilera inprobisatua; kontu ugari gelditu dira airean, ea bada. Eta airez eginiko joko azkarraren ondorioz nagusitu zen<strong> Julen Retegi<\/strong> ostiraleko pilota jaialdian. Zubikoan jokatutako partidan Xala hartu zuen mendean Eratsungo gazteak; partida polita o\u00f1atiarren gozamenerako.<\/p>\n<p>Futbolean lehen mailako taldeek atseden hartzeko aukera izan dute; izan ere, selekzioen arteko norgehiagokak jokatu dira. Saskibaloian urak harrotuta daude Gasteizen; beste entrenatzaile bat kaleratu du <strong>Kerexeta<\/strong> baskoniarrak. Agian <strong>Maroto<\/strong>k izango du konponbidea aurkitzeko giltzarik aproposena; berak baitu arazo larrien aurkako botikarik eraginkorrena aurkitzeko zena. Oraingoan adibidez, euskal pentsionisten RGIa igotzeko proposamena luzatu du alkate popularrak; Fragaren oinordekoek badakite xahutu beharrekoak ganoraz garbitzen. Zer deritzozu?<\/p>\n<p>Atzoko ilunkeran telebistaren aurrean jarri nintzen. <strong>Esnaola<\/strong> abokatuari egin zizkioten 6 argazkiren baitan egindako erreportajeari so. Haur bat nintzela ezagutu nuen legegizona Donostia ala Madrilen, Martutene edo Carabanchelen. Aitak debarraren gizalegea eta fideltasuna goraipatu du beti; <i>bejon deizula <\/i>I\u00f1aki.<\/p>\n<p><strong>\u00a0Ju<\/strong>l nekaezinaren bitartez gogoratu dugu RIP taldea asteburu honetan. Idatzi dira dagoeneko azken berba lapurtuak, margotu dira noizbait herdoildutako aieneak. Eta horrelakotan ere idatziko nuke letra larriz <strong><i>lepoan hartu ta segi aurrera!!!!!<\/i><\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Esan nizuen bezala, aspaldiko melodia batez esnatzen naiz\u00a0 egunero. Garai batean Kortatu taldeak eragin handia izan zuen nigan; asko, larregi agian, entzuten nuen Fermin, I\u00f1igo eta Trekuren talde mitikoa. Tolosako inauteriei eginiko abestitik hasi eta Negu Gorriak talderainoko pasarteak asko&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-320","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/320","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=320"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/320\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":321,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/320\/revisions\/321"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=320"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=320"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=320"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}