{"id":270,"date":"2014-06-02T18:36:16","date_gmt":"2014-06-02T17:36:16","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=270"},"modified":"2025-05-29T11:53:35","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:35","slug":"munetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2014\/06\/02\/munetan\/","title":{"rendered":"MUNETAN"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"line-height: 1.5em\">\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 <strong>\u00a0Muneta<\/strong> herria Lokiz mendizerrari so esnatzen da goizero; behelainoak laztantzen ditu maiz inguruko soro ederrak eta eguzkia irmo saiatzen bada ere, maindirierik beroena gainean zabaltzeko aukerarik gabe ezkutatzen da. Haizeak astindu ditu errepide bazterrean zutik irauten zituzten ekilore bakanak eta gu, herriak isiltzen duen zerrailarik zaratatsuenean ito gara olgetan haurren garrasi eta uluekin.<\/span><\/p>\n<p><strong>Lizarrako III. Raidean<\/strong> izan gara asteburuan. Inguru berriak ezagutzeko aukera izan dugu antolakuntzak egin dituen mapekin.\u00a0 Ibarbide koloretsuak balizen abentura neketsuan marrazten ziren artean, orientaziorako estrategiarik samurrena asmatzen saiatu ginen. <strong>Ramos <\/strong>lagunari ez zionez\u00a0 bere belaun malapartatuak trekinerako aukerarik eman, bizikletako jarduna luzatu behar izan genuen. Ez zen erabaki okerra izan; sailkapenaren erdialdean bukatzea lortu baikenuen. Gaitz erdi.<\/p>\n<p>Balizen faltan apustuak eta desafioak izan zituzten <strong>Murgiako jaietan<\/strong>. Trontzan, harria jasotzen eta kamioia mugitzen aritu zen lagun talde bat. Ikusle ugari izan zen bertako jardun aberatsa ikusten.<em> Jauregiko<\/em> mutila <strong>8 tonako kamioia<\/strong> mugitzeko gai izan bazen, ez zen gutxiago izan Elorrixako gaztea harria jasotzen. Giro eta saltsa ederra Asentzioko jaietan. Eta kamioia baino errazago mugitu zen goitik behera Julen Agirreburualderen\u00a0 bolidoa;\u00a0 legazpiarra izan baitzen azkarrena <strong>Errekaldeko goitibehera txapelketan<\/strong>. Euri bustiak errebueltak are arriskutsuago jarri bazituen ere, trebetasunez aritu ziren partehartzaile gehientsuenak grabitate indarraren lapikoan. Eta grabitate indarrari mehatsu eginez edo, aritu zen <strong>Alo\u00f1ako kadete mailako txirrindulari taldea.<\/strong> Gipuzkoako azpitxapeldun bilakatu ziren o\u00f1atiarrak Alegian izandako saioan, zorionak!!<\/p>\n<p>Bestelako ekintzarik ere izan da geurean. Arrasatek hartu du Mundumirako ekitaldi berri bat; musika eta produktu mota ezberdinak bertaratuen gozamenerako. Gernika eta Balmasedan berriz, <strong>Ibilaldia<\/strong> eta <strong>Euskal Eskola publikoa<\/strong>ren jaia ospatu zuten hurrenez hurren. Laster Araba Euskaraz eguna ospatuko da eta nik dagoeneko, dastatu dut eguenaren aitzakiaren bueltan etiketatu duten ardoa. Goxoa.<\/p>\n<p>Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen ari garen honetan, <strong>Borboiak <\/strong>erregetza utziko duela adierazi du, abdikatu egin du. Orain etorriko dira printzea koroatzeko\u00a0 ekitaldi dirutsu eta xelebreak; dirua xahutzeko frak,onddo-kapela, pamela eta urrezko mahai- tresna eta gainerako handikeriak, redio\u2026<\/p>\n<p>Abdikagarriak izan daitezkeen beste zenbait gai eta ardura agertu zaizkigu astean. Europarako hauteskundeek hautsak harrotu dituzte han eta hemen. Halere, bada\u00a0 hor nonbait, ezinean edo, abdikatzeke \u00a0irauten duen gizasemerik. Bai horixe!!!<\/p>\n<p>Katea luzea izango da igandean; ekimenak dagoeneko beharrezko arrakasta lortu badu ere, are arrakastatsuagoa izango da asteburuan biziko den zirrara. <strong>Muneta<\/strong> herritik gertu pasako da gizakatea; inguruko soroak eguzkitsu izango dira ordurako, alai eta pozik. Denok batera erraz mugitu ahal izango baititugu, adibidez, 8 tonadun ehunka kamioi, horrela izan bedi!!!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0Muneta herria Lokiz mendizerrari so esnatzen da goizero; behelainoak laztantzen ditu maiz inguruko soro ederrak eta eguzkia irmo saiatzen bada ere, maindirierik beroena gainean zabaltzeko aukerarik gabe ezkutatzen da. Haizeak astindu ditu errepide bazterrean zutik&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-270","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/270","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=270"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/270\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":273,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/270\/revisions\/273"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=270"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=270"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=270"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}