{"id":263,"date":"2014-05-19T14:57:41","date_gmt":"2014-05-19T13:57:41","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=263"},"modified":"2025-05-29T11:53:35","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:35","slug":"uzta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2014\/05\/19\/uzta\/","title":{"rendered":"UZTA"},"content":{"rendered":"<p>Zelai, soro eta gainerakoetan jarduten du nekazari nekaezinak. Han eta hemen aleak dagokion urtaro edo sasoietan landu eta denbora jakin batera uzta bildu behar izaten du. Maiz ez da laboraria gustura agertzen, uzta ez baita nahi besteko emankorra izaten. Izerdi tantek hitz egingo balute,agian, uztarik perfektuena ekoizteko bidean izango ginateke; aldiz, eguraldi aproposaren premian dagoen baserritarrak<strong> Isidro<\/strong> izeneko bati begiratzen dio fedez.<\/p>\n<p>\u00a0<strong>San Isidro<\/strong> gogoratu dugun asteburu honetan ez dugu <em>chotisik\u00a0\u00a0<\/em>dantzatu. <strong>Ziorlan<\/strong> amaginarrebaren otordu gozoa dastatu ondoren, barraketako musika entzutera gonbidatu ninduten alabek.\u00a0 Karabinarik itxurosoena eskutan, zotzak apurtzen saiatu nintzen zintzilik ziren panpinetako batzuk lortzeko. Aitzurra erabiliz zotzak errazago eroriko baziren ere, <em>&lt; guapa&gt;<\/em> esanez limurtu nuen tiropitxoiko beltzarana. Patriketako txanpon guztiak xahutu aurretik hiru panpinak hiru alaben besoetarako bidea hartu zuten. Uzta ederra.<\/p>\n<p>\u00a0Uzta zeharo aldrebestu zaio <strong>Erreala<\/strong>ri azken jardunaldian. Europan lehiatzeko alfonbra gorria zabalik zuen horretan, kale egin eta uztailean ere, uztaren hilabetea izanik, badu zereginik. <strong>Iru\u00f1a<\/strong> aldean berriz, kazkabarrik bortitzenak eraman du pikutara uzta; langatu eta ereindakoak ez du antza bukaera onik izan. Sadarren gertatutako lurrikara txikia lehen amesgaiztoa baino ez zen izan iruindarrentzat. Ez dago <strong>Erresuma<\/strong>ko hiriburuan <em>chotis<\/em>, fandango edota jota alaietarako gogorik.<\/p>\n<p>\u00a0Ehotu behar izaten den uztarik ere ezagutzen dugu. <strong>Getxoko Aixerrotak<\/strong> bertan jokatu den denboraldiko lehen <strong>Raid<\/strong>erako ahaleginak ehotu, birrindu zituen larunbatean. <strong>Neguri<\/strong> aldeko etxe dotoreak alde batera utzi eta <strong>Plentzia<\/strong>raino eramaten ohi gaituen inguru ederrean aritu ginen balizak bilatzen. Beti ere, <strong>I\u00f1igo<\/strong> lagunaren lizentziarekin, han eta hemen naturak eskaintzen zizkigun erretratu ederrei so gelditzen ginen gustura. Plentzian bertan ere, begiak izoztu zitzaizkigun bertako kala nudistan ikusi genituen tontor ezberdinekin; beste elementu batzuk aldiz, Bizkaiko Zubiaren pare, zintzilik ziren bitartean.<\/p>\n<p>\u00a0Beste zelairen bat ereiteko intentziorik ere izan da Urkulu aldean. <strong>Otala- Zelaiko<\/strong> krossa izan zuten igande goizez. Bertan<strong> Lanz<\/strong> legazpiarra izan zen azkarrena urtegiari bira osoa emateko orduan. Eta Urbia aldean ostera, Eskualde arteko Erabakitzeko Eskubidearen aldeko<strong> Giza Katea<\/strong> egin zuten; etorkizuneko uztaren zain egoteko, erein beharra dagoelako.<\/p>\n<p>\u00a0Hala bedi. Algortako portu zaharreko sirenoak, c<em>hulaporik<\/em> dotoreena bailitzan, uretan egingo du dantza. Eta Isidroren organiloak uztarako sasoia markatuko balu agian, Fermin eta Sebastian erosoago lirateke datorren denboraldiari begira. Ikazkinarekin beltz, errotazainarekin zuri.Ondo izan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zelai, soro eta gainerakoetan jarduten du nekazari nekaezinak. Han eta hemen aleak dagokion urtaro edo sasoietan landu eta denbora jakin batera uzta bildu behar izaten du. Maiz ez da laboraria gustura agertzen, uzta ez baita nahi besteko emankorra izaten. Izerdi&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-263","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/263","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=263"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/263\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":264,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/263\/revisions\/264"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=263"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=263"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=263"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}