{"id":234,"date":"2014-03-24T16:18:44","date_gmt":"2014-03-24T15:18:44","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=234"},"modified":"2025-05-29T11:53:36","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:36","slug":"malkoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2014\/03\/24\/malkoak\/","title":{"rendered":"MALKOAK"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Udaberriak elurra ekarri digu mendira. Egun eguzkitsuen ostean neguko giroari egin dio harrera udaberriak; oraindik ere, lozorrora joateko asmorik ez balu bezala azaldu zaigu lotsagabe. <strong>Pe\u00f1as Negras<\/strong> aldean izan zen elur bustirik igande goizez. Balizen bila jarduten nuen bitartean, euriak eta elurrak sartu-irtena egin zuten horren inguru ederretan. Garai batean burdina ateratzen zuten bertako harkaitzetatik eta hauek zulatzerakoan marraztu ei zituzten lubaki perfektuetan barna aurkitu genuen baliza bat edo beste. Oraingoan behintzat guztiak aurkitzeko gauza izan naizenez gustura itzuli nintzen etxera.<\/p>\n<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Balizen ordez kilometroak batu behar izan zituzten larunbatean <strong>Azkoitia eta Azpeitia<\/strong> aldean. <strong>Diego<\/strong> handiaren omenez ospatzen den maratoi erdian marka politak egin ziren; elite mailako kirolariek ez ezik, korrikalari herrikoi gehientsuenek ere, denbora marka politak egitea lortu zuten. Ordubete azpiko muga gainditzea erdietsi zuten korrikalari afrikarrak egundoko lasterketa burutu zuten denon gozamenerako, Garcia nekaezinaren atseginerako. Eta ezin dut aipatu gabe utzi emakume afrikarren abiadura, izugarria.<\/p>\n<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Atletismoa maite dugunok Diego gurtzerainoko arrazoiak bilatuko genituzke edonon. Pertsona eta kirolari handia zen azkoitiarra. Eta gurtu beharrean daude Bilbon zendu berri den <strong>Azkuna<\/strong> alkatea; errespetu guztiz baina, <i>Azkuna<\/i> baino <i>astuna <\/i>bilakatzen ari da kontua. Pantaila erraldoiak, egunkari jakin batzuetako orrialde amaigabeak edota monarkikoegiak diren mozorro espainolek astintzen dute <strong>Bilbo<\/strong> zaharra. Izan da eta izango da oraindik ere, osasun kontseilari ohiak baino laudorio sendoagorik merezi duen euskaldunik.<\/p>\n<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Bilbo eraberritzeko hauspoa izan zen Azkuna. Esate baterako <strong>Miribilla<\/strong> eraiki zen hirian. Eta pabiloi erraldoi honetan egin zuten atzo negar <strong>Bilbao Basketeko<\/strong> jokalariek; . Egoera ekonomiko tamalgarrian omen dago <strong>Arrindaren<\/strong> taldea eta ondorioz, denbora batetik hona, soldataren faltan daude. Zalegoarean babesa ikusirik negar malkoak masailetan. Klasiko bat bihurtzen ari da klub ezberdinen kontu korronteak zenbaki gorriz ikustea. Eta klasikoak aipatze aldera,<em> <strong>Bernabeukoa<\/strong> eta <strong>Milan -San Remo<\/strong>rakoa<\/em> jarriko nituzke mahai gainean. Penaltiekin eginiko porrusalda ederra bizi izan da <strong>Chamartin<\/strong> delakoan eta bizikleta gaineko lasterketan berriz, orain artean itzalean aritu den\u00a0 <strong>Kristoff<\/strong> norbegiarra izan da onena.<\/p>\n<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <strong>Eibar<\/strong> futbol taldeak meritu handiko garaipena lortu zuen Mirandan. Lider sendoa dela erakutsi zuen eta tinko jarraitzen du lehen mailarako bidean.\u00a0 Sendotasunik gabeko osasuna dakusat Sadarreko taldeari; indarrik gabeko partidua jokatu zuen atzo eguerdian erresumako hiriburuan. Horrela jarraitzen badu arazoak izan ditzake mailari eusteko. Zalantzarik gabe osasuna hobetuko zaie iheslariei. Pauso berri bat eman dute aberritik kanpo izan diren euskaldunak; zorte on guztiei.<\/p>\n<p>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Eguna luzatuz doa. GPSaren itzaletik kanpo diren erlojuak laster batean moldatuko ditugu. Energia aurrezteko omen da; zenbaki gorririk gabe jarduteko bidea dugu eskura eta bien bitartean, izango da norbait pozez edota penaz negarrez Bilbo, Azkoitia ala Madrilen. Ondo izan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Udaberriak elurra ekarri digu mendira. Egun eguzkitsuen ostean neguko giroari egin dio harrera udaberriak; oraindik ere, lozorrora joateko asmorik ez balu bezala azaldu zaigu lotsagabe. Pe\u00f1as Negras aldean izan zen elur bustirik igande goizez. Balizen bila jarduten nuen&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-234","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/234","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=234"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/234\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":239,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/234\/revisions\/239"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=234"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=234"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=234"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}