{"id":227,"date":"2014-03-17T21:37:32","date_gmt":"2014-03-17T20:37:32","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=227"},"modified":"2025-05-29T11:53:36","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:36","slug":"227","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2014\/03\/17\/227\/","title":{"rendered":"ASTOA ETA BIZIKLETAK"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong> Pinarejos<\/strong> izeneko inguru eder batean izan naiz asteburuan. Orientazioko<strong> Ipar Ligako<\/strong> lehen lasterketa jokatu zen igande goizez Burgoseko mendizerra sastrakatsuan; ohiko estrategia bera erabiltzea erabaki nuen 22 balizak aurkitzeko. Aitzitik, bigarrenak lan handia eman zidan; denbora gehiegi aritu nintzen norabideak, erreferentziak eta dena delakoak behin eta berriz eraldatzen. Horrela, lan erdiak eginda, helmugarako bidea hartu nuen burumakur. Sailkapenean galduta, itota, aurkitu dut gaur goizean ene izena baina, aldiz, maiatzeko erronkara begira, entrenamendu polita egin nuen belaun eta orkatilen mesederako, ez nintzen bederen, antxumeak saltzen aritu. Gaitz erdi.<\/p>\n<p>Maiatzean izango baita <strong>Alo\u00f1ako<\/strong> igoera berria. Hamargarren urteurrena dela eta, asteburu borobila eskainiko digute antolatzaileek. Igoera bertikala, apusturen bat eta igandean ohi baino luzeagoa izango den lasterketa. Azken honetan parte hartuko duen korrikalari ugarirentzat ezezaguna dira <strong>Butraitz, Akaitz edota Artzanburuko<\/strong> tontorrak; eta hau konpondu nahian edo, txangoa antolatu zuen lasterketaren antolakuntzak atzoko egunerako. Multzo polita elkartu zen plazan Alo\u00f1ako ibilbidea ezagutzeko. Eta Alo\u00f1a du izena ere, atzoko arratsaldean plazan etzanda ikusi genuen astoak. Egun osoan <strong>Potx eta Motx<\/strong> pailazoekin lanean aritu zen astoak, ezinean,\u00a0 bukatutzat eman zuen lana<i> <\/i>era ederrean. Astoak <em>Potx.<\/em>&#8230;edo <em>pott<\/em> &#8230;.egin zuen.<\/p>\n<p>Bideoklipa ekoizten ari dira herriko pailazo nekaezinak. Eta horretarako astoaren laguntza ez ezik, O\u00f1atiko neska mutikoen laguntza ere izaten ari dira. Horrela, atzokoan eszenatoki inprobisatua muntatzen lagundu eta pailazoekin dantzan aritu ziren txikiak. Gurasoren bat edo beste ere, animatu zen abestien konpas barregarriekin. Ederto.<\/p>\n<p><strong>F1<\/strong> festibala ere hasi da.\u00a0 Motor zarata Australian jarri da martxan. Dirua xahutzeko sistema aurrerakoiak, abiaduraren erresumak, Errege berriren bat aurkitu nahi du. Futbolean errege izateko ahaleginak egin zituen futbolari handi batek hartu du erretiroa; Bartzelona edota Deportivoko <strong>Rivaldo<\/strong> brasildarrak agur esan dio futbolari.\u00a0 Tirreno Adriatikoko errepidetan agurtu du <strong>Contador<\/strong>rek Froome; <i>hemen nago<\/i> oihukatu dio, <i>ez dut oraindik erretirorik hartu<\/i>. Ea bada. Eskarmendu handiko beste kirolari bat ere aipatu gurako nuke. <strong>Imanol Agirre<\/strong> pilotari ohiak Bartzelonako maratoian hartu zuen parte atzo. Gainera, denbora bikaina egin zuen Arteako mutilak. Zorionak.<\/p>\n<p>Bizikletak izan dira <strong>O\u00f1atin<\/strong> asteburuan. <strong>O\u00f1atiko Triatloi taldeak<\/strong> antolatuta duatloi berri bat ospatu zen herrian. Xarma polita du lasterketak; gainera, badirudi, kutsu frantsesa izateko erraztasuna izaten duela usu. Larunbatean, berriro ere, txapela galiar batek jantzi zuen<b><i>. Aur revoir mon amour.<\/i><\/b>..<strong><em>.Sena<\/em><\/strong> ibaia soilik falta zaigu duatloia triatloi bilakatzeko.<\/p>\n<p>Hor nonbait irakurri dut. <strong>Olabartan<\/strong>, Udanarako bidean, lur azpiko pasabide bat egin behar dutela. Gasteizen legez, gerriko berdea osatzeko ekimena ei da; hori baino ez zaigu falta txantxikuarroi. Pasabidea gainera, Gorgomendira, Alo\u00f1ara, begira agertuko zaigu. Hurrengo batean, beharbada, hiriburu gastronomiko izaten ahalegintzeko ekimenen bat aurkeztuko zaigu, nork jakin. <em>Moneta soziala<\/em>ren mesederako bada\u2026\u2026<\/p>\n<p>Bizikletak, korrikaldiak, astoak eta pailazoek <em>coctel<\/em> ederra eskaini digute. Etorkizunean bizikletarik gabeko dutloiren bat ikusiko dugu agian. Astoa hartuko dugu<em><strong> Deskarga<\/strong><\/em>ko buelta egiteko edota Alo\u00f1ara igotzeko. Eta bueltan nekea uxatzeko Potx eta Motxen ikuskizuna izango dugu plazan. Bideoklip ederra. Zer deritzozu?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Pinarejos izeneko inguru eder batean izan naiz asteburuan. Orientazioko Ipar Ligako lehen lasterketa jokatu zen igande goizez Burgoseko mendizerra sastrakatsuan; ohiko estrategia bera erabiltzea erabaki nuen 22 balizak aurkitzeko. Aitzitik, bigarrenak lan handia eman zidan; denbora gehiegi aritu nintzen&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-227","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/227","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=227"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/227\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":232,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/227\/revisions\/232"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=227"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=227"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=227"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}