{"id":214,"date":"2014-02-10T16:43:12","date_gmt":"2014-02-10T15:43:12","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=214"},"modified":"2025-05-29T11:53:39","modified_gmt":"2025-05-29T10:53:39","slug":"koloretako-alertak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2014\/02\/10\/koloretako-alertak\/","title":{"rendered":"KOLORETAKO ALERTAK"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Kolore ezberdinetako alertak bizi ditugu aspaldian. Olatuek malekoiak irensteko ahaleginean temati samarrak bilakatu dira: hondartzetatik hondarra desagertarazi dute eta udarara begira, dagokionari,\u00a0 konpondu beharrekoak ugaritzen ari zaizkio. Denboralea ederki astintzen ari da euskal itsasertza eta olatuak eskaintzen ari diren ikuskizuna ederra ere bada. Horrela pasa genuen guk larunbateko arratsaldea. Zumaian izan ginen Kantauri itsasoari so. <strong>San Telmo<\/strong> baselizatik, eta olatuen zipriztin eta aparretatik salbu, ikusi genuen ikuskizuna. Itsasoa arro- arro azaltzen zen; olatuek behin eta berriz kolpatzen zuten <em>flysch<\/em>a , pareko horman zuloren bat egin nahi izango balu bezalaxe, indartsu eta lotsagabe.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eta indartsu azaldu zen beste behin ere <em>Ivan Frenandez<\/em> korrikalaria. Laudion jokatu zen Euskadiko cross txapelketan lehen postua eskuratu zuen arabarrak. Lasterketan bigarren lekuan <em>Jean Louis Pierrat<\/em> sailkatu bazen ere, ez zuten azpitxapeldun izendatu; izan ere, Euskadiko txapelketak ez ditu \u00a0Iparraldeko edota Nafarroako korrikalariak jasotzen. Emakumezkoetan <em>Ainhoa Sanz<\/em> urretxuarra izan zen azkarrena Ni neu ere bertan izatekoa nintzen baina azken orduko arazotxoak medio, O\u00f1atin egin behar izan nuen ohiko entrenoa.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eta lokatzetatik elurretara. Makina bat lagun bildu zen larunbatean <em>Altitoi<\/em> delakoa egiteko. Asteburuan bi lasterketa izan ditu frogak. Bikote ugarik hartu du parte Pirineotan egin den mendiko eskian. Eta elurretan ere, baina Pirineotatik urruti samar, ospatzen dira larunbataz gero, neguko <strong><em>Joku Olinpikoak<\/em> <\/strong>Errusian. Bertan bizi duten egoera ekonomiko latzari aurre egiteko Jokurik aproposenak ez badira ere, de Putin bolo batzuentzat&#8230;.redio!!!!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Ekonomia eta arazoa aspaldian eskutik helduta bizi diren bi kontzeptu dira. <strong>Eibar<\/strong> taldea egiten ari den denboraldiari, kontrako eztarriraino heldu zaio kapitalaren hazkunde madarikatua. Ekonomikoki osasuntsua bada ere, denboraldi amaierarako kapitalaren sendotze bat egin beharko du derrigorrez. Horrela ez bada, mailaz jaisteko arriskuan egon daiteke taldea. Bien bitartean goza dezatela <strong><em>Eskozia la brava<\/em> <\/strong>eta konpainiak. Eutsi!!!!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Alavesa ere berpiztu zaigu.<strong> Vigueraren<\/strong> eskutik sailkapeneko azken postuak uzteko gai izan da. Denboraldi ederra egiten ari da Errealean ibili zen aurrelaria; diotenez, datorren denboraldiari begira, talde bat baino gehiagok azaldu du interesa. Interes edo joku gutxiko partida izan zen atzo Anoetan; asteazkenean Erreala indartsuagoa, gogotsuagoa edota kementsuagoa izan beharko da Bartzelona handia kanporatu nahi badu. <strong>Goazen Erreala<\/strong>!!!!!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Prozesuak ere zabalik dira han eta hemen.<strong> ETAk<\/strong> komunikatu berri bat argitaratu du herri honetako gatazka konpontzeko prozesuari bultzadatxo bat emateko edo. Bestetik, <strong>Infanta<\/strong> ere epailearen aurrean jarri da galderak erantzuten; egundoko saltsa sortu da honen kontura eta gaur asteleheneko programa goiztiar malapartatu denek ez dute besterik. Halere, denok jakin badakigu zer eratan bukatuko den ipuina, ispilurik ez da behar, ez ala????<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Goya sarien gaua ere izan zen atzokoa. Ez naiz zinemazalea eta beraz, ez naiz aktoresa edota aktore honi buruz jardungo. Soineko, gorbata eta pajarita eta antzerakoak apaindu zuten gaua. Alfonbra gorria zapaldu zuten euskaldunak gura ditut aipatu; <strong><i>Kanati Films<\/i> <\/strong>nafar produktorak ekoiztu duen <strong><i>Minerita<\/i><\/strong> izeneko dokumental laburrak eraman du saririk. Badut ikusteko asmorik. Emango du esanbiderik filmak. Boliviako meategi batean emakumeek bizi zuten krudelkeria erakusten digu. Ea bada.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong><i>Stephanie<\/i><\/strong> izena jarri diote datorren denborale berriari. Ikus dezagun zer nolako indarrez azaltzen den gurera. Oraingoz, beharbada, Cristina izena ez da denboraletarako aproposena. Zuri zer iruditzen zaizu? Ondo izan.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Kolore ezberdinetako alertak bizi ditugu aspaldian. Olatuek malekoiak irensteko ahaleginean temati samarrak bilakatu dira: hondartzetatik hondarra desagertarazi dute eta udarara begira, dagokionari,\u00a0 konpondu beharrekoak ugaritzen ari zaizkio. Denboralea ederki astintzen ari da euskal itsasertza eta olatuak eskaintzen ari diren&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[],"class_list":["post-214","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-asteburuari-begira"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/214","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=214"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/214\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":218,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/214\/revisions\/218"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=214"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=214"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=214"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}