{"id":1055,"date":"2026-03-25T17:01:13","date_gmt":"2026-03-25T16:01:13","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/?p=1055"},"modified":"2026-03-25T17:01:14","modified_gmt":"2026-03-25T16:01:14","slug":"eltziegon-barrena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/2026\/03\/25\/eltziegon-barrena\/","title":{"rendered":"ELTZIEGON BARRENA"},"content":{"rendered":"\n<p>Laguardia herri turistikoa da. Horrelakoxea bilakatu da. \u201cZ\u201d hizkiz idazten duten Biazteri izeneko taberna batean ikusitakoak horrela baieztatu dit. Herrialde ezberdinetatik etorritako turistak ikusi al dira herriko kale estuetan barna. Inguruko upeldegiren batean azaldutako enologia teknikaren bat erakutsi nahian. Gehiegizko imintzio aldrebesak nabermentzen dira. Paperezko mukizapi batez <em>\u201cerribete\u201d<\/em> delakori begira; ondutako baten ordez, ardo gazte bat zerbitzatu dioten beldur agian.<\/p>\n\n\n\n<p>Ni baina, adinak horrela aginduta edo, dekantazioari begira nabil. Ardo ondu edo zaharraren sedimentuak bereizten diren bezalaxe, orientazio sasoi berri bati atea zabaltzen.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Migueloa<\/strong> izeneko ostatuan egin dugu lo. Apartekoa. Bastida horren hurbil egonda, arreba eta koinatuaren Kanogaleko etxean lo egitea izango zen ohikoena. Neguak baina, termometroko merkurioa zero inguruan jarri du egun hauetan.<\/p>\n\n\n\n<p>Hamarretarako aparkatu dugu <strong>Marques de Riscal<\/strong> upeldegiak bisitetarako duen aparkalekuan. <strong>Eltziego<\/strong>n gaude.Titanio eta altzairu erdoilezinez eraikitako arkitekturak kontraste jakin&nbsp; bat ematen dio herriari. Izan ere, estilo tradizional eta <em>se\u00f1oriala<\/em> nabarmentzen da; barrokoa eta berpizkundea nonahi. Baina hau, beste baterako utziko dut.<\/p>\n\n\n\n<p>Derrigorrezko beroketa egin ahala irteeran naiz. Ibilbideetan kolore berri bat gehitu dute; ohikoak diren hori, laranja eta gorriari beltza batu zaie.&nbsp; Esfortzu fisiko handiagoaz gain, teknikak ere izango du zailtasunik.<\/p>\n\n\n\n<p>Mapa eman ahala, madarikazio bat atera zait ahotik. Orientazio frogetara ere iritsi da <em>presbizia<\/em>. Ezin ditut zenbakiak\u00a0 bereiztu, sestra kurbak zenbatu, mapa irakurri. Betaurrekoak behar ditut!!!!<\/p>\n\n\n\n<p>Eskerrak oraindik, logistika inguruan dudala. Maider zintzo antzean izanda alboan harik eta irteera eman didaten arte. Eta kasualitatez, bizkarrean daraman poltsan, Cambrilseko ondartza ondoko\u00a0 botikan erositako betaurreko batzuk ditu. Agure baten traza badut ere, mapa irakurtzeko gai izango naiz. Datozen egunetan, <em>\u201cTienda de orientaci\u00f3n \u201c<\/em> delakoan, horren aldrebesa den arazoa konpontzeko antiojuak dituzten begiratu behar. Antolatzailetako batek pasartearen berri jakin duenean, bere etorri graxioxoa jarri du martxan. Txisterik errazena egiteko osagaiek <em>\u201cEl ciego de Eltziego\u201d<\/em> esatera eraman dute. Eneeee.<\/p>\n\n\n\n<p>Lasterketa samurtasunez egiten hasi naiz; kale estu eta aldrebesen norabideak kontrolatu eta pinudi inguruko zulo eta lur bigunak zaindu behar izan ditut. Seigarren baliza pikatzeko gertu naizela, duela urte batzuk Ankarteko taldekoak bertara egindako bidai bat etorri zait burura. <strong>Txisko<\/strong> izeneko taberna dago 6. balizaren atzeko aldean. Taberna honen izenak zeresena piztu zuen beteranotako sasi futbolarien artean. <strong>Txisto <\/strong>eta <strong>Ixko<\/strong> nahastuz lortzen baitugu Txisko; norgehiagoka bete- betan biei batera deitzeko aukerako izena.<\/p>\n\n\n\n<p>Harlanduzko horma erraldoi batek babesten du hamargarren baliza. Goruntz begiratu dudanean begiek burdinezko balkoi eder batekin egin dute topo; betaurrekoak jeitsi behar izan ditut horren artelan\u00a0 paregabeaz gozatzeko. \u201cBurdinen Etxea\u201d ei da. Orduko errementari treberen batek burututako balkoi ikusgarria du. Sarrerako ate dotorea ere, erraz nabarmentzen da. Halako plaka gris batek Nafarreteko Gebaratarren etxea dela adierazten du. O\u00f1atik Nafarroako Erresuman zuen garrantziaren beste adibide bat?<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2026\/03\/GEBERA-ELTZIEGO.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"194\" height=\"259\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2026\/03\/GEBERA-ELTZIEGO.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1058\" style=\"width:218px;height:auto\" \/><\/a><figcaption class=\"wp-element-caption\"><em>Gebaratarren Etxea<\/em><\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Hurrengo baliza baten bila herriko lekurik esanguratsuenera iritsi naiz. Eltziegok \u00a0historian zehar garai ezberdinak bizi izan baditu ere, Marques de Riscal upeldegiko bi eraikinetan bi sasoi ezberdin bereiz daitezke; eskualdeko ardogintzaren 150 urteak bi eraikinetan antzeztuak. <strong>\u201cUsategia\u201d<\/strong> edo <strong>\u201cEl Palomar\u201d<\/strong> izenekoa da bietan zaharrena. Adituek Bordeleko frantses ukitua duela diote. Bertan omen dago ardoaren <em>Katedrala<\/em>. Modernoena berriz, <strong>Frank Ghery<\/strong> arkitektu ospetsuak diseinatutako eraikina da; Bilboko Guggenheim erraldoiaren egilea ere bada. Titanio eta altzairudun xaflek hegoak dirudite.<\/p>\n\n\n\n<p>Erdi Aroko <strong>Mantible<\/strong>ko zubira ez dute inor balizak jartzera bidali. Froga hasi aurretik baina, bertan tela zuri- laranjaren bat aurkitu beharko nuen susmoa izan dut. <strong>Antxo Handiak<\/strong> eraikia, Iru\u00f1eako Erreinuko bi hiriburuen lotura errazteko eraikitako zubi ederra izan zen, Naiara eta Iru\u00f1ea lotzeko alegia. Guar egun baina, iraganeko aztarna hutsak diraute. Baina esan bezala, ez dutenez&nbsp; horrenbesterainoko kilometroak mapan sartu, txunditu nauen herri se\u00f1orial ederrean egin ditugu azken saiakera orientagarriak.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2026\/03\/mantible-3.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"310\" height=\"163\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2026\/03\/mantible-3.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1056\" style=\"width:430px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2026\/03\/mantible-3.jpg 310w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2026\/03\/mantible-3-300x158.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 310px) 100vw, 310px\" \/><\/a><figcaption class=\"wp-element-caption\"><em>Mantible<\/em><\/figcaption><\/figure><\/div>\n\n\n<p>Helmugarako zuzenean eskailera heze batzuk egin didate harrera. Betaurrekoak sudurraren erdian ditut, hor nonbait. Urrutirako eta gerturako distantzian ezin moldatu. Ganoraz batu ditut Eltziegoko frogak eskainitako baliza guztiak; arlanduzko etxeetan barna ezezik, mahasti kromatikoren batean ere galduta, gozatzen.<\/p>\n\n\n\n<p>Erropa izerdituak erantzi, lehorrak jantzi eta \u201cS\u201d hizkiz idazten den <strong>Biasteri <\/strong>herrira bueltatu gara. Egun Laguardia erabili behar omen da izen ofizial bezala, bai euskaraz, bai gazteleraz. Diotenez gertu zegoen <strong>Bi\u00f1asperi<\/strong> izeneko herrixka batekin nahastu zuten Laguardia eta ondorioz, euskarazko izen bezala Biasteri ezarri. Kontuak kontu eta goizari bukaera enoturistiko bat eman nahian edo, harresitik kanpo den taberna batean sartu gara.\u00a0 Hautsez apaindutako ardo botila batzuen aldamenean <em>\u201c Hemen, etxeko ardoa dugu\u201d<\/em> dioen ohar bat irakur daiteke. O\u00f1atiko Guria tabernan zerbitzatzen zuten <em>\u201ceskilapeko\u201d<\/em> izeneko ardoarekin gogoratu naiz. Biura mahatsez eginiko bi ardo zuri eskatu dizkiot. Feskoak eta orekatuak. Eguna bezalaxe.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-full is-resized\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2026\/03\/el-tziegodeeltziego.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"545\" height=\"722\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2026\/03\/el-tziegodeeltziego.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1057\" style=\"width:275px;height:auto\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2026\/03\/el-tziegodeeltziego.jpg 545w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-content\/uploads\/sites\/94\/2026\/03\/el-tziegodeeltziego-226x300.jpg 226w\" sizes=\"auto, (max-width: 545px) 100vw, 545px\" \/><\/a><\/figure><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laguardia herri turistikoa da. Horrelakoxea bilakatu da. \u201cZ\u201d hizkiz idazten duten Biazteri izeneko taberna batean ikusitakoak horrela baieztatu dit. Herrialde ezberdinetatik etorritako turistak ikusi al dira herriko kale estuetan barna. Inguruko upeldegiren batean azaldutako enologia teknikaren bat erakutsi nahian. Gehiegizko&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":102,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1055","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1055","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/users\/102"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1055"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1055\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1059,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1055\/revisions\/1059"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1055"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1055"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osirenbloga\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1055"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}