Biharko egunez, abiatuko da Galizia aldera euskal espedizioa. Datozen lau egun hauetan, Espainiako orientazio txapelketa eskolarra ospatuko da A Coruñan. Bertan distantzia luze eta ertaineko lasterketa ofizialetan lehiatuko dira gazteak baina izango dute ere, egitarau ofizialetik kanpo dauden beste froga batzutan parte hartzeko aukerarik.
Euskal ordezkaritza bi taldez osatua izango dugu; alde batetik EAE, Euskadi, ordezkatuko duen taldea eta bestetik, Nafarroa ordezkatuko duena. Biak ala biak, elkarrekin egingo dute Galiziarako bidaia. Gainera, duela 3 aste elkarrekin egin zituzten Aian txapelketa prestatzeko entrenamendu bereziak; giro bikaina izan zen nagusi gazteen artean eta bertan landutakoa Galiziako lurretan erakutsiko dute.
Arretaz jarraituko dugu A Coruñan gertatzen dena. Ni neu, arro eta gustura, Malen eta Eneritz izango baitira lehiatzen.
Zorterik onena eta eman egurra gaztiak!!!!
Argazkian, EAE ordezkatuko duen taldea