UKABILA ESTUTUZ

            Herri ezberdinetako udaletxe, kale eta antzerakoak apaintzen hasi diren honetan, mezu maltzurrenak iristen dira lotsagabe. Desirarik ederrena irudikatzeko ahaleginean, malkorik sakonenean itotzen dira apaingarri malapartatuak. Ukabila estutzearekin batera, irudikatuko dira ezintasunaren Eguberriak
Iñaki

renean. Goian bego.

            Eta Eguberriei harrera egin ei dion urteroko kontzertua ikusi ahal izan dut atzokoan. Ikusi aditza erabiltzen dut, gozatu edota bizi ausartegiak iruditzen baitzaizkit horren aspergarria egin zitzaidan ekitaldiari eskaintzeko; ez dut kontzertuaren kalitatea zalantzan jarriko, ez horixe, baina idazten duen honen mundu edota gustu kulturaletik gehiegitxo urruntzen dira horrelako kontzertu eliztarrak. Halere, ulergaitza egiten zait aukeratutako obren eta abesbatza gazteenaren arteko lotura; izan badirelako Eguberri pieza erakargarriagoak, haurren presentzia justifikatzeko badira ere…
            Justifikazioetatik urruti xamar gera daitekeen berri onartezin bat irakurri dut gaurkoan egunkarian. Algeciraseko presoek debekatua izango dute euskara haien urte bukaerako eskutitzetan. Horrela, adibidez, presoen eskubideak behin eta berriz zapaltzen dituztelako egingo dut bat U-12rekin. Denok Bilbora….redio.
            Data bera erabili zuen azken agurrean Estiballes jaunak. Bigarrenez bereganatu du Bizkaiko bertsolari txapelketa; saio serio eta orekatu batek eman zion garaipena. Igor Elortza handiak bizkaieraren erabilerarik aberatsena erakutsi bazuen ere, azpi-txapeldun izatearekin konformatu behar izan zuen; durangarrak ohi duen freskotasunez bota zituen bertsoak baina atzokoan Estiballes txapeldun. Eta Oñati Bizkaia bezain zabala ez bada ere, Gaztelekua Miribilla bihurtu zen ordu pare batez. Maider Arregi bilakatu zen txantxikuarretan bertsolari txapelduna.
            Asteburuak beste txapeldun bat ere ekarri du bailarara. Malen Ruiz de Azuak gazte mailako Espainiako errekorra egin baitu Anoetan. Pertiga jauziaren saiakera hutsak zorabioa sortarazten dit sarri; baina horren teknika zehatza eskatzen duen kirola bizi- bizian ikusteak berriz, gozamena.
  Aginte Makila banu edo baneuka. Urkullu izan ala ez izan. Lehendakari berriak, zin egitearekin batera, begietan erakutsi zituen malkoek balio handia beharko lukete izan. Jakin beza Urkulluk euskaldun guztion lehendakaria den aldetik, euskaldunon erabakitzeko eskubidea bideratzen.
Bartzelona jaun eta jabe, Osasunari partida izorratu, Athletic zorteko, Erreala konformista eta Eibar topera. Atletismoan berriz, Gasteizeko maratoi erdian Ivan Fernandez izan zen azkarrena eta Arrasateko Santamas krosean Romerok ametsa erdietsi zuen. Arraten jokatutako kros lokaztuan Txindokiko Agirrezabal iritsi zen lehenengo helmugara; gainera, beteranoetan, eginiko ahalegina txikia iruditu zitzaion Varelari nonbait, Oñatira heldu bezain pronto Arantzazura egin zuen joan etorria….korrika. Hori kontatu zidan bederen…
            . Mundua bukatzera doalako edo, datorren asteko kronika idatziko ote dudan galdetu dit lagun batek.Egunerokoa bizitzen saiatuko naiz; etxekoekin eta gertukoekin etorkizuna margotu gura dudan guztietan ilusioa erakutsiz. Baina beldurragatik edo, denbora batez, bizikleta garajean utziko dut. Ondo izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude