Navalenoko istorioak
Liga Norteko orientazio lasterketa Navalenon ( Soria). Guse lagunarekin asteburuko plana antolatu eta larunbat goizean abiatu ginen Soria aldera.
Lehen geldiunea Silosen egin genuen. Ez dakigu zer demontre egiteko gelditu ginen bertan; monastegia geure aldamenean izango ote zen sentsazioa baino ez genuen izan. Garrantzitsuena egiten zuen hotzari aurre egiteko irentsi genuen kafesnea izan zen.
Berriro ere kotxean sartu eta GPSan ruta berria. Cañon de Rio Lobos ikusteko gogoz nenbilen aspaldian; zoragarria bezain ederra iruditu zitzaidan. Turismo bulego inprobisatu bateko langilearen gomendioak jarraituz, ahal bezain beste sartu genuen automobila Cañoian barna. Aparkatu ahala txingorra hasi zitzigun bortitz Soriako paraje hotz hartan. 15 bat minutuko txango baten ostean derrigorrezko argazki perfektua atera eta kitto, GPSa, berriro ere, lanean jartzera.
El Pajarero izeneko taberna ilun batean ase ahal izan genuen gozea. Navaleno herrian ginen dagoeneko eta solomo ogitartekoa jaten ginen bitartean arratsalderako plana ekoiztu genuen. Tabernako zerbitzariak euskara ulertuko balu, agian, belarriren bat edo beste ederki gorrituko zitzaion; aldiz, Navalenon jaoitako gizaseme hark castellanoa ulertzeko gai zen soilik. Ogitartekoa jaten izan ginen ordu erdi bero hartan 8ren bat zurito edan zituen erraz asko. Tabernan izan zen ondorengo ordu bakoitzeko beste hainbeste irentsi izan balu….
Playa de Pita delakoa eta Laguna Negra ikusi genituen arratsaldean. Lagunan gainera, elurra egin zigun ganoraz. Halere geure hasierako asmoak borobiltze aldera, helburu turístiko gastronomikoak afari goxo baten beharra zeukan. Hoteleko jatetxean zerbitzatu ziguten kaneloiak mundialak. Eta Gusek hartu zuen ron txupitoari…run-run soinua baino ez zitzaion falta.
Goizean goiz altsatu, gosaldu eta irteerara abiatu ginen.Run- runa Alonsoren Ferrariak besteak beste nola egiten zuen entzun ahal izan genuen eta geuk aleroiak prest lanerako. .Nik Gusek baino 7 bat minutu lehenago nuen irteera. Atzerapen txiki batekin jarri nintzen martxan. Lehen balizarako errunboa markatu, bertarantz abiatu eta pinuz betetako amildegi batekin egin nuen topo. Akabo. Zaila, pinuz betea.
Froga polita izan zen. Lehen baliza aurkitzea izan zen zailena. Bi ordu eta erdiko lanaren ostean iritsi nintzen helmugara. Baliza denak aurkituta, hiruzpalau takateko hartuta eta nire kategorian azken sailkatua izan nintzen susmoarekin. Oraindik badago zer ikasi, susmoak egi bihurtu baitziren.
Merezitako dutxaren ostean. Bazkari ordua. Soriak ehizarako dituen parajeak ezagunak dira. Guk geuk frogatu beharra zegoela erabaki genuen: basurdea Gusentzako eta orkatzaniretzako. Errioxako ardo beltzak lagundu zion horren goxoa iruditu zitzaigun bazkariari.
Ilunkaran iritsi ginen etxera. Haurrei oparitxo bana eta emazteari gauza goxoak belarrira. Hurrengorako edo…..