{"id":767,"date":"2024-05-26T22:27:14","date_gmt":"2024-05-26T21:27:14","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/?p=767"},"modified":"2024-05-26T22:27:16","modified_gmt":"2024-05-26T21:27:16","slug":"altsasun","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2024\/05\/26\/altsasun\/","title":{"rendered":"Altsasun"},"content":{"rendered":"\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"212\" height=\"300\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-content\/uploads\/sites\/138\/2024\/05\/MHHHAltsasu.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-768\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Aspaldiko partez, dokumentalaren emanaldia izan dugu. Garai honetan oso sakabanatuta ditugu, eta batik bat Euskal Herritik kanpo gabiltza. Asteburu honetan hemendik atera gabe izan dugu, Sakanako herriburuan. <a href=\"https:\/\/www.izarratanatorio.com\/eu\">Izarra tanatorioen<\/a> eta Altsasuko mendigoizaleen elkartearen eskutik, Mikel Idoateren partez <strong>Garbi\u00f1e Petriati<\/strong> anfitrioi.<\/p>\n\n\n\n<p>Maiatzaren 23an 16 urte bete dira <strong>I\u00f1aki Ochoa de Olza<\/strong> hil zenetik, Annapurnako tontorretik gertu. Hortik abiatu ginen, alpinista nafarra gogoan. Irakurtzekoak dira haren aitak orduan <a href=\"https:\/\/twitter.com\/soshimalaya\/status\/1793595064863838320\">idatzitako testua<\/a>, egun hauetan berriro argitaratuak. <\/p>\n\n\n\n<p>Gogoan izan genuen <strong>Xabi Ormazabal<\/strong> ere, asteburu honetan <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/mendia\/berriak\/mendia-festa-oroitza-topagunea-lagunartea-xabier-ormazabal-gogoan_2125560_102.html\">haren omenezko festa<\/a> Urretxun egin dutelarik. 20 urte dira Xabi hil zela. Bizitza ospatu, oroimena oso presente edukita. Orainaldia eta iraganaldia uztartuta. Hori da MHHH-en hari nagusietako bat, hain zuzen ere. <\/p>\n\n\n\n<p>Atsegina da solasaldietako bizipenak berritzea, aretoa utzi behar duzulako amaitu behar duzula jakitea, ziur aski publikoak apur bat gehiago geldituko zen arren. <strong>Txaro Otxandorena<\/strong> erizaina ikus-entzuleen artean egon zen, mendizalea eta Baltistan fundazioan ibilitakoa. Hango emakumeekin proiektu ugari aurrera atera ditu, eta horretan jarraitzen du. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Laurent Richard<\/strong> espeleologoa ere bertan egon zen, eta opari batekin itzuli nintzen etxera, berak idatzitako <a href=\"https:\/\/euskalespeleo.com\/montanas-embarazadas\/\">&#8220;Monta\u00f1as embarazadas&#8221;<\/a> liburuarekin. Lur azpiko munduak beti txunditu izan nau, kobazuloetan sartzea oso gustukoa izan dut txiki-txikitatik. Santimami\u00f1en lehenengo aldiz sartu ginenean zerbaitek gatibatu ninduen betirako. Sekula ez naiz sartu espeleologoen moduan, neoprenoekin eta horrela, baina jarduera hau erakargarria suertatzen zait.<\/p>\n\n\n\n<p>Lur gainean nabil ni, oraingo honetan Urbasa aldean. Urte hauetan Aralarren bereziki, baina baita Andian eta Entzian ere ibili izan naiz. Urbasa da ezezagunen dudana, eta larunbatean paraje berriak ezagutu ditut, aspaldiko lagun batzuen konpainia bikainean.  <\/p>\n\n\n\n<p>Bizi gara!<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aspaldiko partez, dokumentalaren emanaldia izan dugu. Garai honetan oso sakabanatuta ditugu, eta batik bat Euskal Herritik kanpo gabiltza. Asteburu honetan hemendik atera gabe izan dugu, Sakanako herriburuan. Izarra tanatorioen eta Altsasuko mendigoizaleen elkartearen eskutik, Mikel Idoateren partez Garbi\u00f1e Petriati anfitrioi. Maiatzaren 23an 16 urte bete dira I\u00f1aki Ochoa de Olza hil zenetik, Annapurnako tontorretik gertu.<\/p>\n<footer class=\"entry-footer index-entry\">\n<div class=\"post-social pull-left\"><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/sharer\/sharer.php?u=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2024%2F05%2F26%2Faltsasun%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-facebook\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/twitter.com\/home?status=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2024%2F05%2F26%2Faltsasun%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-twitter\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/shareArticle?mini=true&#038;url=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2024%2F05%2F26%2Faltsasun%2F&#038;title=Altsasun\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-linkedin\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><\/div>\n<p class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2024\/05\/26\/altsasun\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"meta-nav\">\u2192<\/span><\/a><\/p>\n<\/footer>\n","protected":false},"author":233,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[7,5],"tags":[],"class_list":["post-767","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bizi-gara","category-mhhh"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/767","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/users\/233"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=767"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/767\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":769,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/767\/revisions\/769"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=767"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=767"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=767"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}