{"id":653,"date":"2023-11-18T09:49:38","date_gmt":"2023-11-18T08:49:38","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/?p=653"},"modified":"2023-11-18T09:49:39","modified_gmt":"2023-11-18T08:49:39","slug":"imanol","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2023\/11\/18\/imanol\/","title":{"rendered":"Imanol"},"content":{"rendered":"\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"275\" height=\"183\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-content\/uploads\/sites\/138\/2023\/11\/Imanol.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-654\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Haurtzaroan lagundu ninduten Ahotsen artean, horrela letra handiz, Natxo de Feliperena (Oskorri), Amaia Uranga,  Estibaliz Uranga eta Mocedades taldekoenak, Mikel Laboa eta Benito Lertxundirenak daude. Madrildik Euskal Herrira egiten genituen bidaietan lagun izaten genituen, kotxeko ordu luze haietan. Eta bazegoen beste bat, grabe eta sakona, bibrazio horiek transmititzen zituena: Imanolena.<\/p>\n\n\n\n<p>Ordutik, etortzen zaizkit burura Ruper Ordorika, Petti eta Aiora Renteriaren ahotsak, kateari jarraipena eman diotenak, baina ziur aski Imanolena musikalki beste plano batean dago. Jakina, baita bere ibilbide biografikoa ere. 1971an, neu jaio nintzen urtean, 24 urterekin lehendabiziko erbestealdia hasi zuen. Ipar Euskal Herritik Parisera (Paco Ib\u00e1\u00f1ez, Georges Brassens, Georges Moustaki, Mikis Theodorakis, Gwendal, Llu\u00eds Llach&#8230;). Eta atzera Hego EHra: 1985ean Joseba Sarrionandia eta I\u00f1aki Pikabearen ihesaldia Martutenetik. 1986an <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Dolores_Gonzalez_Katarain\">Yoyes<\/a>-en hilketa eta omenaldia Ordizian. Eta 1989an &#8220;Beldurraren kontra&#8221; kontzertu erraldoia Donostian. 1980ko hamarkada bizia eta latza. 2000an bigarren erbestealdia Alicanteko probintziara, 4 urte geroago haren heriotzarekin amaitu zena.<\/p>\n\n\n\n<p>Zain neukan <a href=\"https:\/\/primeran.eus\/w\/imanol-azken-kontzertua-1\">&#8220;Imanol: Azken kontzertua&#8221;<\/a> dokumentala, eta azkenean eseri naiz ikus-entzuteko. Bertan, protagonista batek Imanolena espainiar estatuko ahotsik ederrena izan dela esaten du. Akaso ez da demaseko afirmazioa. Pelikula atsegina da, musikalki ederra bertsio horiekin, baita Imanol beraren ahotsarekin ere. Tristea da halaber, biografikoki goian aipatutako gertaerengatik. Heroia izatetik traidorea izatera. Baketik suminera eta saminera. Eta heriotza hori&#8230; Dokumentalean aipatzen da gure Herrian gelditu den zauri handi horietakoa izango dela Imanolekin kolektiboki duguna. Hala da. Errua, damua, tristezia, mingostasuna, hoztasuna, injustizia&#8230; Gehitu nahi duzuna. Eta errukia (zentzu negatiboan zein positiboan).<\/p>\n\n\n\n<p>Azaro honetan 76 urte bete izango zituen. Neuk bihar 52. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Haurtzaroan lagundu ninduten Ahotsen artean, horrela letra handiz, Natxo de Feliperena (Oskorri), Amaia Uranga, Estibaliz Uranga eta Mocedades taldekoenak, Mikel Laboa eta Benito Lertxundirenak daude. Madrildik Euskal Herrira egiten genituen bidaietan lagun izaten genituen, kotxeko ordu luze haietan. Eta bazegoen beste bat, grabe eta sakona, bibrazio horiek transmititzen zituena: Imanolena. Ordutik, etortzen zaizkit burura Ruper<\/p>\n<footer class=\"entry-footer index-entry\">\n<div class=\"post-social pull-left\"><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/sharer\/sharer.php?u=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2023%2F11%2F18%2Fimanol%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-facebook\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/twitter.com\/home?status=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2023%2F11%2F18%2Fimanol%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-twitter\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/shareArticle?mini=true&#038;url=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2023%2F11%2F18%2Fimanol%2F&#038;title=Imanol\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-linkedin\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><\/div>\n<p class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2023\/11\/18\/imanol\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"meta-nav\">\u2192<\/span><\/a><\/p>\n<\/footer>\n","protected":false},"author":233,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[15,6,8],"tags":[],"class_list":["post-653","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-musikaterapia","category-oroimenean","category-sb"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/653","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/users\/233"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=653"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/653\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":655,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/653\/revisions\/655"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=653"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=653"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=653"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}