{"id":645,"date":"2023-11-05T20:38:34","date_gmt":"2023-11-05T19:38:34","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/?p=645"},"modified":"2023-11-05T20:40:57","modified_gmt":"2023-11-05T19:40:57","slug":"heriotzari-bizitza-ematen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2023\/11\/05\/heriotzari-bizitza-ematen\/","title":{"rendered":"Heriotzari bizitza ematen"},"content":{"rendered":"\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"600\" height=\"660\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-content\/uploads\/sites\/138\/2023\/11\/BizitzaHeriotza.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-647\" \/><figcaption class=\"wp-element-caption\"><em>Thiago Storino.<\/em><\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Egun hauetan <a href=\"https:\/\/dandovidaalamuerte.org\/\">Dando vida a la muerte<\/a> jaialdia egiten ari dira, laugarren urtez, espainiar estatuan zehar. Horren barruan, aurreko asteartean <a href=\"https:\/\/beforeidieproject.com\/\">Hil baino lehen nahi dut&#8230;<\/a> horma antolatu zuten Orion, Zainbizi elkartearen eskutik (eta Zarautz Herri Zaintzailea gure taldearen sostenguarekin). Ekimen xumea bezain interesgarria. Gure herrian, ostegunean, <a href=\"https:\/\/deathcafe.com\/\">Death Cafe<\/a> saioa izan genuen, martxan gaude.<\/p>\n\n\n\n<p>Plano pertsonalean, Domu Santu eta Hilen Eguna, egun batzuk baino pare bat aste bete-beteak bihurtu dira aurten niretzat. <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2023\/10\/22\/salamancatik-nentorrenean\/\">Salamancako jardunaldiak<\/a> eta gero, Gasteizen izan genuen oso emanaldi berezia &#8220;Aulki Hutsak&#8221; dokumentalarekin, laster 10 urte beteko dituena. Aldez aurretik urtebetetzea ospatu genuen Iker Barandiaranek eta biok, <a href=\"https:\/\/www.zinea.eus\/2023\/10\/03\/orbain-kultur-elkartea-urria\/\">Orbain elkarteko<\/a> antolatzaileekin eta publikoarekin. Itzela.<\/p>\n\n\n\n<p>Aste hartan bertan, &#8220;Zinema, dolua eta desgaitasuna&#8221; izenburuarekin, Leioako campusean mahai ingurua elkarbanatu nuen <strong>Jesus S\u00e1nchez<\/strong> eta <strong>Andoni Ormazabalekin<\/strong>, EHUko <strong>Jon Torres<\/strong> eta <strong>Iker Badiolak<\/strong> antolatuta. Uda ikastaro bat izan behar zena, bertan behera gelditu zena ikasle faltagatik, beste formatu batekin aurrera atera genuen, ikasle eta irakasle ugariren aurrean. Poz-pozik, gogobeteta eta berriro errepikatzeko asmoarekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Ez naiz batere Zoom-zalea, baina katilu eta erdi hartu beharko dut Masterrarekin. Eta beste katilu bat hartu nuen aurreko asteartean Mexikon antolatutako seminario batean, <a href=\"http:\/\/www.hdelamujer.salud.gob.mx\/\">Hospital de la Mujer<\/a> izenekoan. Arazo teknikoak gora-behera, aurrera atera nuen &#8220;<em>Cine y Cuidados Paliativos<\/em>&#8221; izeneko hitzaldia. Hango norbaitek <a href=\"https:\/\/revistas.usal.es\/cinco\/index.php\/medicina_y_cine\/issue\/view\/1095\"><em>&#8220;Cuidados Paliativos y Cine&#8230;&#8221;<\/em> artikulu hau<\/a> irakurri zuen, eta gonbidatu ninduen distantziarekin parte hartzera. <\/p>\n\n\n\n<p> Aurreko ostegunean, &#8220;Heriotza ona&#8221; izan genuen Mallabian, <strong>Anakotz Lasartek<\/strong> modu dotorean aurkeztu zuen saioa, bete-beteta zegoen aretoan. Gaba baltza ospatzeko zikloaren barruan kokatu zuten, eta ederretik gora izan zen. Beste baterako lagako dugu Halloween-en fenomenoa, eta haren aurrean zerbait koherenteagoa antolatzeko ahaleginetan dauden leku matxinoak. Biba zuek!<\/p>\n\n\n\n<p>Borobiltzeko, &#8220;Mendian hil. Hirian hil&#8221; proiektatu genuen Igorren pasa den barikuan, <strong>Itsaso Bengoetxea<\/strong> eta <strong>Marta Sari\u00f1enak<\/strong> egindako hitzaldiarekin osatu zuten programaren barruan. Huescatik etorritako jendea publikoaren artean egon zen arratiarrekin batera, zineman eta liburutegian giza beroa eman zigun publikoa. Bihotzetik egindako gauzak beti ondo ateratzen dira.<\/p>\n\n\n\n<p>PS.- Nondik ateratzen dudan denbora? Etxekoei lapurtzen diet, hori hala da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egun hauetan Dando vida a la muerte jaialdia egiten ari dira, laugarren urtez, espainiar estatuan zehar. Horren barruan, aurreko asteartean Hil baino lehen nahi dut&#8230; horma antolatu zuten Orion, Zainbizi elkartearen eskutik (eta Zarautz Herri Zaintzailea gure taldearen sostenguarekin). Ekimen xumea bezain interesgarria. Gure herrian, ostegunean, Death Cafe saioa izan genuen, martxan gaude. Plano pertsonalean,<\/p>\n<footer class=\"entry-footer index-entry\">\n<div class=\"post-social pull-left\"><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/sharer\/sharer.php?u=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2023%2F11%2F05%2Fheriotzari-bizitza-ematen%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-facebook\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/twitter.com\/home?status=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2023%2F11%2F05%2Fheriotzari-bizitza-ematen%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-twitter\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/shareArticle?mini=true&#038;url=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2023%2F11%2F05%2Fheriotzari-bizitza-ematen%2F&#038;title=Heriotzari+bizitza+ematen\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-linkedin\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><\/div>\n<p class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2023\/11\/05\/heriotzari-bizitza-ematen\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"meta-nav\">\u2192<\/span><\/a><\/p>\n<\/footer>\n","protected":false},"author":233,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[9,7,5,12],"tags":[],"class_list":["post-645","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-aulki-hutsak","category-bizi-gara","category-mhhh","category-zarautz-errukitsua"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/645","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/users\/233"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=645"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/645\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":652,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/645\/revisions\/652"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=645"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=645"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=645"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}