{"id":481,"date":"2023-04-02T17:00:55","date_gmt":"2023-04-02T16:00:55","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/?p=481"},"modified":"2023-04-02T17:18:11","modified_gmt":"2023-04-02T16:18:11","slug":"zahartzearen-pozak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2023\/04\/02\/zahartzearen-pozak\/","title":{"rendered":"Zahartzearen pozak"},"content":{"rendered":"\n<figure class=\"wp-block-image size-full is-style-default\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"300\" height=\"168\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-content\/uploads\/sites\/138\/2023\/04\/bizipozarenalde.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-482\" \/><figcaption class=\"wp-element-caption\"><em>&#8220;Herri txiki, infernu handi&#8221; saioko argazkia (ETB1).<\/em><\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Igandeak oso egun aproposak dira egunkaria lasai irakurtzera esertzeko, bizitzaren plazer txiki horietako bat praktikatzeko. Plazer &#8216;zaharruno&#8217; horietakoa, alegia, are gehiago gaur bezalako domeka euritsu batean. &#8216;Bizitzaren igandean&#8217; ez nago oraindik, baina gustatuko litzaidake iristea, nola ez. &#8216;Ostegunean&#8217; egongo naiz, honezkero, eta gustura irakurtzen ditut igandean daudenek idazten dituztenak.<\/p>\n\n\n\n<p>Gaurko egunkarian, <strong>Andu Lertxundi<\/strong> herrikideak <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1918\/021\/001\/2023-04-02\/zahartzaroak-badu-idazten-dionik.htm\">&#8220;Zahartzaroak badu idazten dionik&#8221;<\/a> artikulua argitaratu du, harribitxiz betea: <em>&#8220;Egunero ikusten nuen zahar jendea murrizten ari da, batek etxetik irteteari utzi behar izan ziolako; halakok munduari agur esan diolako&#8221;<\/em>. Bizitzaren azaroan edo abenduan egongo da Andu, talaia horretatik mundura begiratzen du: &#8220;<em>Iritsia naiz zahartzarora, eta Mari Luz Estebanen hitzekin esateko, \u00abez diot uko egiten zaharra naizela aitortzeari. Za-ha-rra\u00bb&#8221;.&nbsp;<\/em>Neu abuztuaren amaieran edo irailean nago, baina bat egiten dut berarekin hurrengo pasarte honekin: <em>&#8220;Pentsatzen hasia nago honezkero ez ote dudan hildako jende gehiago ezagutzen bizirik dagoena baino&#8221;<\/em>. Ez dakit zuek, baina neu puntu horretantxe nago, lanbideagatik izango da seguru, baina horixe bera sentitzen dut.<\/p>\n\n\n\n<p>Aurrera jarraituz, zahartzaroa da &#8220;<em>bizitzak emandako azken aukera, beraz. Bizitzaren misterioa ulertu nahian segitzeko pagotxa<\/em>&#8220;. Zortea ez, askoz gehiago, pagotxa. Zoria eta zahartzaroa uztartuta, ongi. Espiritualtasunean bete-betean sartzen, bikain. Eta beste kontzeptu desiragarri bat zahardadearekin lotutakoa, askatasuna. Hau, berriro, Mari Luz Estebanen hitzetan: &#8220;<em>Zenbat eta zaharrago libreago. Libreago nahi dudana esateko, libreago nahi dudana egiteko<\/em>&#8220;.<\/p>\n\n\n\n<p>Amaitzeko, <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1943\/019\/001\/2023-04-02\/poza.htm\">pozari <\/a>buruz idatzi du kazeta berean <strong>Onintza Enbeita<\/strong> handiak: &#8220;<em>Ez genioke geure buruari ezer bizitzerik ukatu behar: doluan dolu egiten jakin behar da, eta parrandan parranda, eta pozean barre, eta tristuran egon, eta zoriona eskuekin uki dezakegunean heldu. Joango da etorri den moduan; beraz, ez bainarik jarri. Ez gaitu beste munduan inork zigortuko zoriontsuegiak izan garelako<\/em>&#8220;. Andurengana itzulita: &#8220;<em>Atxakiak ez dira aitzakia<\/em>&#8220;.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-right\">PD.- <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2022\/10\/15\/adina-eta-bizipoza\/\">Adina eta bizipoza<\/a>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igandeak oso egun aproposak dira egunkaria lasai irakurtzera esertzeko, bizitzaren plazer txiki horietako bat praktikatzeko. Plazer &#8216;zaharruno&#8217; horietakoa, alegia, are gehiago gaur bezalako domeka euritsu batean. &#8216;Bizitzaren igandean&#8217; ez nago oraindik, baina gustatuko litzaidake iristea, nola ez. &#8216;Ostegunean&#8217; egongo naiz, honezkero, eta gustura irakurtzen ditut igandean daudenek idazten dituztenak. Gaurko egunkarian, Andu Lertxundi herrikideak &#8220;Zahartzaroak<\/p>\n<footer class=\"entry-footer index-entry\">\n<div class=\"post-social pull-left\"><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/sharer\/sharer.php?u=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2023%2F04%2F02%2Fzahartzearen-pozak%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-facebook\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/twitter.com\/home?status=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2023%2F04%2F02%2Fzahartzearen-pozak%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-twitter\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/shareArticle?mini=true&#038;url=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2023%2F04%2F02%2Fzahartzearen-pozak%2F&#038;title=Zahartzearen+pozak\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-linkedin\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><\/div>\n<p class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2023\/04\/02\/zahartzearen-pozak\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"meta-nav\">\u2192<\/span><\/a><\/p>\n<\/footer>\n","protected":false},"author":233,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[7],"tags":[],"class_list":["post-481","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bizi-gara"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/481","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/users\/233"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=481"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/481\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":486,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/481\/revisions\/486"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=481"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=481"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=481"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}