{"id":1423,"date":"2026-07-20T18:29:50","date_gmt":"2026-07-20T17:29:50","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/?p=1423"},"modified":"2026-07-20T18:29:51","modified_gmt":"2026-07-20T17:29:51","slug":"juana","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2026\/07\/20\/juana\/","title":{"rendered":"Juana"},"content":{"rendered":"\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"501\" height=\"399\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-content\/uploads\/sites\/138\/2026\/07\/JuanaJonArtano.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1424\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-content\/uploads\/sites\/138\/2026\/07\/JuanaJonArtano.jpg 501w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-content\/uploads\/sites\/138\/2026\/07\/JuanaJonArtano-300x239.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 501px) 100vw, 501px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Gustura irentsi dut beste lan hau, <strong>Jon Artano<\/strong>ren <a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/kultura\/jon-artano-gerrak-zeharkatutako-biografia-familiar-bat-da-juana-liburua_2120088_102.html\">&#8220;Juana&#8221;<\/a> liburua. Hizkuntza ederra darabil gizon honek, eta mamiari dagokionez istorioa kontatzeko moduko horietakoa da, harrapatzen zaituen istorio interesgarria eta bitxia. Zer eta emakume kolonbiar bat, euskal jatorrikoa, bizitza laburra baina trinkoa izan zuena. <\/p>\n\n\n\n<p>Kolonbiako mendebaldean dagoen departamendu batean kokatuta dago, <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Choc%C3%B3_(departamendua)\">Choc\u00f3<\/a> izenekoan. Eta grazia dauka, pare bat udatan bertan egon nintzelako ilea neukanean, 1990eko hamarkadan. Kooperazio lanetan ibili ginen handik, lehenengo aldian karrera amaitu baino lehen, eta bigarrena MIR azterketa egin ondoren. Abentura handia izan zen, errealitatearen zaplazteko bat, bi pertsonekin partekatu nuena. Haietako batekin bereziki gaur egun ere harremana mantentzen dut, bizipen benetan eraldatzaileak baitira hauek, pertsona horiekin elkarbanatu dituzunak eta betiko batzen zaituztenak. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Pablo Escobar<\/strong>ren Medell\u00edn-en egon ginen, <strong>Manuel Elkin Patarroyo<\/strong>ren Bogot\u00e1-n eta <strong>Simon Bolibar<\/strong> biluziaren Pereira-n. Baina batik bat Choc\u00f3-n pasatu genuen denbora, munduko lekurik euritsuenetarikoa, ekaitz ikusgarriak egunero eskaintzen dituena (zituena?). Dena oihana zen, berdea, ura edonon, emankorra naturaren aldetik. Pobrezia zen hango gizakien marka, hala ere, gehien-gehienak afroamerikarrak, esklaboen ondorengoak. Afrikan geundela ematen zuen, baina gazteleraz. Pazifikoko kostaldea ere ezagutu genuen. Bizitza markatzen dizun esperientzia izan zen, zalantza barik.<\/p>\n\n\n\n<p>Ba Choc\u00f3 hartan kokatu du Jon Artanok liburua, oinez ibili zuena. Kolonbia oraindik astintzen duen <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Kolonbiako_gatazka\">gatazka odoltsua eta amaigabea <\/a>da azken finean istorioaren fondoa, narkobiolentzia, talde armatuen botere saihestezina. 2012-16 tartean bake prozesu modukoa abiatu bazuten ere, indarkeriak jarraitu izan du herrialdean. Ondorengo urteetan kokatuta dago Juanaren istorioa, hain zuzen ere. Interesgarria da haren familiaren jatorria Euskal Herrian, Espainiako Gerra Zibiletik ihes egin zutenak. Zer eta belaunaldi batzuetara beste gerra batekin berriro topo egiteko, Kolonbiakoa. Familien zikloak, patua? Sarritan aipatzen da dolu horiek belaunaldiak zeharkatzen dituztela, eta kontuak errepikatzen direla. <em>&#8220;Kolonbia isilik egoten ohitutako herrialdea da. Hemengoek asko ikusi eta jasan dute, bortxakeria konstante bat da bere bizitzan. Horregatik ez dute kontu horietaz hitz egiten&#8221;<\/em>.<\/p>\n\n\n\n<p>Interesa duen atal bat dago, hileta erritoei dagokienez, <em>&#8220;entierro chocoano&#8221;<\/em> izenburukoa. Egin kontu afrikar antzinako tradizioak eta kristautasuna nahasten dituen ohiturak direla zonalde hartakoak. Liburuaren beste puntu bat da hau. <\/p>\n\n\n\n<p>Liburuen erraiak gehiago erakusteko asmorik gabe, hor duzue gomendio bat, udako irakurketa moduan bikaina. Baita negurako edo udazkenerako ere, bidenabar faltan botatzen ditudanak. <\/p>\n\n\n\n<p>Bizi gara!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gustura irentsi dut beste lan hau, Jon Artanoren &#8220;Juana&#8221; liburua. Hizkuntza ederra darabil gizon honek, eta mamiari dagokionez istorioa kontatzeko moduko horietakoa da, harrapatzen zaituen istorio interesgarria eta bitxia. Zer eta emakume kolonbiar bat, euskal jatorrikoa, bizitza laburra baina trinkoa izan zuena. Kolonbiako mendebaldean dagoen departamendu batean kokatuta dago, Choc\u00f3 izenekoan. Eta grazia dauka, pare<\/p>\n<footer class=\"entry-footer index-entry\">\n<div class=\"post-social pull-left\"><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/sharer\/sharer.php?u=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2026%2F07%2F20%2Fjuana%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-facebook\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/twitter.com\/home?status=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2026%2F07%2F20%2Fjuana%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-twitter\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/shareArticle?mini=true&#038;url=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2026%2F07%2F20%2Fjuana%2F&#038;title=Juana\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-linkedin\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><\/div>\n<p class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2026\/07\/20\/juana\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"meta-nav\">\u2192<\/span><\/a><\/p>\n<\/footer>\n","protected":false},"author":233,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[7,16,6,8],"tags":[],"class_list":["post-1423","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-bizi-gara","category-literaturan","category-oroimenean","category-sb"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1423","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/users\/233"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1423"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1423\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1425,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1423\/revisions\/1425"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1423"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1423"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1423"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}