{"id":1411,"date":"2026-07-02T17:49:48","date_gmt":"2026-07-02T16:49:48","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/?p=1411"},"modified":"2026-07-02T17:49:49","modified_gmt":"2026-07-02T16:49:49","slug":"gure-bizitzen-soinuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2026\/07\/02\/gure-bizitzen-soinuak\/","title":{"rendered":"Gure bizitzen soinuak"},"content":{"rendered":"\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"510\" height=\"680\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-content\/uploads\/sites\/138\/2026\/07\/Kata.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1412\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-content\/uploads\/sites\/138\/2026\/07\/Kata.jpg 510w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-content\/uploads\/sites\/138\/2026\/07\/Kata-225x300.jpg 225w\" sizes=\"auto, (max-width: 510px) 100vw, 510px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Angel Katarain<\/strong> Zumarragako urte haietan ezagutu nuen. Urte ilun haietan esan behar nuen, baina argia ere han eta hemen topatu nuen. Argia ez bakarrik mendiko txango haietan, edo ezagutu nituen lankide jatorrekin (are maitagarriekin). Ahaztuko ez ditudan hainbat paziente eta familia garai hartantxe topatu nituen. Haien artean <strong>Amaia Apaolaza<\/strong>, eta Angel. <\/p>\n\n\n\n<p>Jakin nuenetik bere biografiarekin liburu bat argitaratu zutela, luze barik Garoan enkargatu eta etxera ekarri nuen. Irakurri baino irentsi dut, ez da askotan gertatzen zaidan zerbait, baina biografiekin zera bat daukat. Eta Angelen irudia beti misterio handi xamarra izan da niretzat. <strong>Yoyes <\/strong>arrebaren irudia, eta <strong>Imanol<\/strong> abeslariarena, erraldoiak dira erabat. Eta eurei buruz egindako dokumentalak ikus-entzun eta hainbat testu irakurri (irentsi) ditut. Angelen ikuspuntua, neba eta lagun moduan, liburuan ederto jasota dago. Hauek dira azpimarratu ditudan esaldiak (gaztelaniaz): <\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><em>&#8220;La venganza no te dar\u00e1 raz\u00f3n ni paz&#8221;<\/em>.<\/li>\n\n\n\n<li><em>&#8220;La ignorancia y la violencia caminan de la mano, hombre peque\u00f1ito te puede matar (&#8230;)  Hay personas que son cabestros y van a morir cabestros, hombres peque\u00f1itos de astas grandes. Al\u00e9jate o te da\u00f1ar\u00e1n&#8221;<\/em>.<\/li>\n\n\n\n<li><em>&#8220;La familia nos retrajimos, en vez de enrabietarnos p\u00fablicamente&#8221;.<\/em><\/li>\n\n\n\n<li><em>&#8220;ETA no supo adaptarse a los tiempos y pas\u00f3 de ser el sue\u00f1o de un pueblo y una esperanza de libertad, a una burda pesadilla (&#8230;) Muchos se quedaron veinte o treinta a\u00f1os atr\u00e1s&#8221;<\/em>.<\/li>\n\n\n\n<li><em>&#8220;Aquella primera ETA, a\u00fan sin degenerar (&#8230;) Cuando ETA comenz\u00f3 a no reconocer errores y tal, Imanol se fue distanciando&#8221;<\/em>.<\/li>\n\n\n\n<li><em>&#8220;Una marca imborrable de muertes que seremos incapaces de explicar a nuestros hijos&#8221;<\/em>.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Iara izeneko alaba dauka Angelek, ez nago ziur jaiota zegoen Amaia bisitatzera joaten ginenean, haren bizitza amaitzen ari zenean. Egun haietaz dudan zaporea ezin baketsuagoa da. Ordiziako plaza nagusian bertan zegoen etxea, herriaren erdi-erdian. Han sartzen ginenean musika zegoen airean, giro barea. Eta Amaiaren irribarrea, indarrik gabe zegoen arren. Eta hortxe Angel, alboan. Hitz gutxikoa baina hantxe presente.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizitzaren txiribueltak, AH dokumentala egin genuenean, audioetan pasarte zikin batzuk geneuzkan, eta Angeli eskatu zion Artemanek garbiketatxo bat egitea. Ohore hori izan genuen. <a href=\"https:\/\/katarain.com\/\">Katarain<\/a> beti izan da erreferentziazko norbait euskal musikaren munduan, soinuaren maisu bat (Jean Phocas ere hortxe egon den beste bat izan da, edo <strong>Jonan Ordorika<\/strong>, Ruperren anaia, liburuan leku berezia duena). Hor goian, Azkarateko estudio famatuetan, Argi\u00f1anean. Ez nekien trinkete bat egon zela baserri hartan, eta etxe haren istorioa. Gaur oso gertu egon naiz hortik, Malloetan eman dudan mendi bueltan.<\/p>\n\n\n\n<p>Kontua da Katarainek (eta Amaiak) egindako lana erraldoia izan dela gure Herri txiki honetako musikaren mundu handian. Eurekin lan egin duten artisten zerrenda luze-luzea da. Gure bizitzen soinuak. Galdera da ea nor ez den estudio horietatik. Ruperrek ederto jaso zuen hor goian egotearen sentsazioa, &#8216;Hargi\u00f1enean&#8217; abestian: <em>&#8220;Goizean goizik jeikitzen naiz hemen, Aireak dakarren kanpai urrunak entzuten. Hemen ederki egoten da apartean&#8221;<\/em>. (Kantu bat bizipozaren alde, Otsagabiako geure ezkontzarako Maiderrek eta biok hautatu genuen balsa). <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Joseba Sarrionandia<\/strong> liburuan agertzen den beste munstro bat da, eta Angelek berarekin Kuban egindako dokumental sortaren istorioa zoragarria da. Bere burua definitzeko, anarko-punk eta astronauta hitzak erabiltzen ditu Katak. Benetako <em>outsider<\/em> bat, goitik behera. Gaztetan kobazuloetan ibilitako hippya. RRV-ren burrundak dena astintzen zuenean, bestelako musikak dastatzen zituen martzianoa.<\/p>\n\n\n\n<p>Amaitzeko, SB prestatzen ari ginenean, proiektua zenean, berarengana jo nuen aholku eske. Donostiako tren geltokiaren kafetegian gelditu ginen, eta tarte bat egon ostean, labur erantzun zidan: <em>&#8220;Ez saiatu jende guztia kontent lagatzen (lubakiaren alde batekoak eta bestekoak). Gozatu bidearekin eta saiatu zaitezte zuek pozik gelditzen emaitzarekin&#8221;<\/em>. Amen. <\/p>\n\n\n\n<p>Milesker, Angel, denagatik. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Angel Katarain Zumarragako urte haietan ezagutu nuen. Urte ilun haietan esan behar nuen, baina argia ere han eta hemen topatu nuen. Argia ez bakarrik mendiko txango haietan, edo ezagutu nituen lankide jatorrekin (are maitagarriekin). Ahaztuko ez ditudan hainbat paziente eta familia garai hartantxe topatu nituen. Haien artean Amaia Apaolaza, eta Angel. Jakin nuenetik bere biografiarekin<\/p>\n<footer class=\"entry-footer index-entry\">\n<div class=\"post-social pull-left\"><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/sharer\/sharer.php?u=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2026%2F07%2F02%2Fgure-bizitzen-soinuak%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-facebook\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/twitter.com\/home?status=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2026%2F07%2F02%2Fgure-bizitzen-soinuak%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-twitter\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/shareArticle?mini=true&#038;url=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2026%2F07%2F02%2Fgure-bizitzen-soinuak%2F&#038;title=Gure+bizitzen+soinuak\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-linkedin\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><\/div>\n<p class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2026\/07\/02\/gure-bizitzen-soinuak\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"meta-nav\">\u2192<\/span><\/a><\/p>\n<\/footer>\n","protected":false},"author":233,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[9,7,15,10,8],"tags":[],"class_list":["post-1411","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-aulki-hutsak","category-bizi-gara","category-musikaterapia","category-osatzetik-arintzera","category-sb"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1411","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/users\/233"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1411"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1411\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1414,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1411\/revisions\/1414"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1411"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1411"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1411"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}