{"id":1340,"date":"2026-04-30T20:18:22","date_gmt":"2026-04-30T19:18:22","guid":{"rendered":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/?p=1340"},"modified":"2026-04-30T20:18:24","modified_gmt":"2026-04-30T19:18:24","slug":"terra-incognita","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2026\/04\/30\/terra-incognita\/","title":{"rendered":"Terra incognita"},"content":{"rendered":"\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"188\" height=\"268\" src=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-content\/uploads\/sites\/138\/2026\/04\/Zahartzaroaren-maparen-bila.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1341\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Arantxa_Urretabizkaia\">Arantxa Urretabizkaia<\/a>k idatzitako <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Bidean_ikasia_(1993-2016)\">&#8220;Bidean ikasia&#8221;<\/a> (Pamiela, 2016) erabat inspiratzailea izan zen SB-ren gidoia egitean. Denbora igarotzeaz eta zahartzeaz hitz egin nahi nuen, eta hainbat testu txertatu genituen, baita beste puntu batzuei buruzkoak ere. Gonbidatu nuen obra ikustera etortzeko, eta baiezkoa eman zidan (!). Beasainen egin genuen emanaldira etorri zen Arantxa, <strong>Petti<\/strong>-k egin zuen egun hartan narratzailearena, eta biak batera itzuli ziren Bidasoa aldera amaitzean. <\/p>\n\n\n\n<p>Emakume dotorea, Euskal Literatura garaikidean top 5ean sailkatuko nukeena, zalantza askorik gabe. 80 urte betetzetik gertu dago, ezinbesteko erreferentzia da geure Herri txiki honetan &#8220;lurralde ezezagun&#8221; horri buruz hitz egiteko &#8220;negu demografikoaz&#8221;: &#8220;<em>Helduarora heltzen garenean, begiratzen dugu gure ingurura eta ohartzen gara pertsona maitatuek osatutako gudaroste osoa galdu dugula<\/em>&#8220;.<\/p>\n\n\n\n<p><em>&#8220;Ez dugu hil nahi, baina ez dugu zahartu nahi, zahartzaroaz dugun ideiak ez duelako apenas ezer onetik&#8221;<\/em>. Izan ere, <em>&#8220;zaharrak besteak dira&#8221;<\/em>. Baina etsipenean ez jausteko irakurri diot Arantxari. <em>&#8220;Gaztetan iraultzaile, zahartzaroan kontserbadore&#8221;<\/em> esaldia irauli, eta pentsiodunen mugimendua oso kontuan hartu, adibidez. Geure pentsioen alde kalean manifestatzen dabiltzanak. Edo <strong>Patti Smith<\/strong>, <strong>Susan Sarandon, Pepe M\u00fagica,  Jose Saramago<\/strong>, <strong>Jos\u00e9 Luis Sampedro<\/strong>, <strong>Periko Solabarria<\/strong>, <strong>Enrique Villareal<\/strong> &#8220;El Drogas&#8221; eta Arantxa bera. <em>&#8220;Bizitzeko gogoa bukatzen zaizunean bukatzen da benetako bizitza. Hortik aurrerakoa biziraupena&#8221;<\/em>.<\/p>\n\n\n\n<p>Arantxak idatzi duen azken liburutik (ikus argazkia) ateratzen ari naiz letra etzanean agertzen diren esaldi guztiak, eta orain datorrena ere mundiala iruditu zait: <em>&#8220;Munduan lau pertsona mota daude soilik: zaintzaile izandakoak, egun zaintzaile direnak, zaintzaile izango direnak eta zaintzaileak beharko dituztenak&#8221;<\/em>.<\/p>\n\n\n\n<p>Itxaropenez betetakoa da hurrengo hau: <em>&#8220;Guztiok izan gaitezke geure garunaren zizelkari. Baldin eta saiatzen bagara. Bateko bat dugu eskura&#8221;<\/em>. Izan ere, <em>&#8220;ametsak betetzeko aukera ematen dizu zahartzaroak&#8221;<\/em>. Biografia borobildu: <em>&#8220;Gelditzen zaigun bizitza zentzuz bete&#8221;<\/em>. Are gehiago: <em>&#8220;Lotsagabetu, libreago sentitu&#8221;<\/em> pentsatzen duzuna esateko.<\/p>\n\n\n\n<p>Profesionalki geure onenean gaudenean, jakinduriaz eta esperientziaz geure gorenean, erretiroa hartu behar dugu. Behin entzun nion <strong>Koldo RB<\/strong> lagunari. Arrazoi osoa dauka. Gainera, berak utzi dit gaur komentatu dugun liburua. <em>&#8220;Asko gustauko jatzu&#8221;<\/em>, esan zidan. Eta asmatu du, jakina, ondo ezagutzen nauenez. Esker mila, lagun zaharra! <\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arantxa Urretabizkaiak idatzitako &#8220;Bidean ikasia&#8221; (Pamiela, 2016) erabat inspiratzailea izan zen SB-ren gidoia egitean. Denbora igarotzeaz eta zahartzeaz hitz egin nahi nuen, eta hainbat testu txertatu genituen, baita beste puntu batzuei buruzkoak ere. Gonbidatu nuen obra ikustera etortzeko, eta baiezkoa eman zidan (!). Beasainen egin genuen emanaldira etorri zen Arantxa, Petti-k egin zuen egun hartan<\/p>\n<footer class=\"entry-footer index-entry\">\n<div class=\"post-social pull-left\"><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/sharer\/sharer.php?u=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2026%2F04%2F30%2Fterra-incognita%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-facebook\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/twitter.com\/home?status=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2026%2F04%2F30%2Fterra-incognita%2F\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-twitter\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/shareArticle?mini=true&#038;url=https%3A%2F%2Fblogak.goiena.eus%2Fosatzetik-arintzera%2F2026%2F04%2F30%2Fterra-incognita%2F&#038;title=Terra+incognita\" target=\"_blank\" class=\"social-icons\"><i class=\"fa fa-linkedin\" aria-hidden=\"true\"><\/i><\/a><\/div>\n<p class=\"link-more\"><a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/2026\/04\/30\/terra-incognita\/\" class=\"more-link\">Continue reading <span class=\"meta-nav\">\u2192<\/span><\/a><\/p>\n<\/footer>\n","protected":false},"author":233,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[16,8],"tags":[],"class_list":["post-1340","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-literaturan","category-sb"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1340","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/users\/233"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1340"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1340\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1342,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1340\/revisions\/1342"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1340"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1340"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/osatzetik-arintzera\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1340"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}