{"id":46,"date":"2013-06-17T21:17:59","date_gmt":"2013-06-17T20:17:59","guid":{"rendered":"http:\/\/oinarin.wordpress.com\/?page_id=46"},"modified":"2020-01-31T09:39:16","modified_gmt":"2020-01-31T08:39:16","slug":"historia","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oinarin\/historia\/","title":{"rendered":"Historia"},"content":{"rendered":"<p>Antzuola, Gipuzkoako Debagoiena bailaran kokatzen den herria da, egun 2.193 biztanle inguru ditu eta beste hainbat talde eta elkarteren artean Dantza taldea ere badauka. 1994 urtean Oinarin izena eman zioten taldeari, dena den urte dexente lehenagotik sortutako dantza taldea da.<br \/>\nAntzuolarren dantza zaletasuna 1576an agertzen da lehenengo aldiz Parrokiako eta Udaletxeko liburuetan. Eta orain ez bezala 1621-1652 bitartean eta 1737-1758 bitartean danbolintero eta dantzariei ordaindu egiten omen zieten, behintzat horrela azaltzen dute Udaletxe eta Parrokiako liburuek. Urte haietan dantza taldea 12 dantzariz eta buruzagi batez osatua zegoen.<br \/>\nGaur egun dantza taldea 100dik gora neska-mutilez osatua dago, beste dantza askoren artean Antzuolakotzat dituen lau dantzak egiten ditu urtero herriko jaietan, \u201cTrokeo dantzak\u201d izenaz ezagutzen ditugu (Makila Txikiak, Makila Haundiak, Zinta-dantza eta Uztai edo Arku-dantza), Antzuolan dantza hauek 1845 urtetik aurrera agertu ziren.<\/p>\n<p><b>SORGIN DANTZA &#8211; HARTZA, TXIMINOA ETA HEZITZAILEA<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Inauterietako igandean <\/span><b>sorgin dantza<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> egiten da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Egun horretan hartza, tximinoa eta domadorea ere ateratzen dira.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Antzuolak inauteriak ospatzeko ohitura eta gogoa betidanik izan du, entzutea dugunez. Ez dakigu sorgin dantza noiz egin zen Antzuolan lehenengo aldiz. 1922 inguruan dantzatu zuen dantza talde batek. Baina jakin badakigu dantzari horiei 25-30 urte gehiago zeuzkan Nikomedes Letek irakatsi ziela dantza hori, beraz, 1885 inguruan dantzatzen zen Antzuolan sorgin dantza. Dantza horrekin batera beste hiru pertsonaia bereziak izaten ziren ihauterietan: hartza, tximinoa eta hezitzailea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Garai hartan goizean atera eta baserriz baserri &nbsp;ibiltzen ziren txanpon edo sari bila. Gero kalera itzuli eguerdi aldera eta bazkaldu egiten zuten, arratsaldean jaiari jarraitzeko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">1990ean berreskuratu zuen dantza hau Oinarin dantza taldeak eta hurrengo urtean atera ziren hartza, tximinoa eta hezitzailea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hartza eta hezitzailea ikus litezke Euskal Herriko beste herri batzuetan, baina tximinoa ez da beste inon azaltzen. Hemengo ikerlariek ez dute aztarnarik bilatzen tximinoaren gainean. Esaten dute Tximinoak sasoi bateko Txerrena (deabrua) ordezkatu zuela XX. mende hasieran.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Orain ez dira ateratzen eskera auzorik auzo dantzariak inauterietako domekan. Hamarrak aldera ateratzen dira kalera: talde bat Sorgin dantza eginaz Hartza, Tximinoa eta Domadorearekin kalegoi aldera; beste taldea inauteri giroko dantzak eginaz Kalebarren aldera. Horrela denak herriko kale guztietan dantzatu ondoren, elkartuko dira txoko batean salda beroa hartu eta sabela berotzeko. Ondoren 12:30ak aldera denak herriko Plazan, dantzari txikiekin batera jaialdi ikusgarri bat eskaintzen dute; talde bakoitzak dantza ezberdinak dantzaten ditu. Bukaera sorgin dantzarekin ematen zaio goizeko ekitaldiari.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">SORGIN DANTZA hau Bergarako oihal edo hari langileak Lasarte-Oriara lanera joan zirenean eroan zuten harantz. Dena dela, antzuolarrok geurea bezala daukagu eta horrela dantzatzen dugu. Ikusita gainera noiztik dantzatu izan den Antzuolan eta dantza honekin batera beste hiru pertsonaiak ere beti elkarrekin izan direla.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ez dakiguna da inauterietan ateratzen den hartzak zerikusirik duen 1867an Laskurain baserri ondoan hil zuten hartzarekin. Dakiguna da hartz hori izan zela Gipuzkoan hil zuten azkena.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><b>ANTZUOLAKO TROKEO DANTZAK<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gure herriak, beste ohitura batzuen tartean, dantza batzuk ere gorde ditu. Horiek, nahiz eta gure ondare berezia ez izan, ezberdintasun dezente dute beren antzeko Gipuzkoako dantzekin alderatuz gero.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Aipatutako dantzak hauek dira: Makila Txikiak, Uztai edo Arku-dantza, Makila Haundiak eta Zinta-dantza. <\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Antzuolarren dantza zaletasuna 1576an agertzen da lehenengo aldiz Parrokiako eta Udaletxeko liburuetan. Urte horretan Kalagorriko \u2014Calahorra\u2014 kanonigo batek debekatu zuen hilerrian danbolina jo eta dantzan egitea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">1621-1652 bitartean danbolintero eta dantzariei egindako ordainketak ikus daitezke. Dantzari taldea 12 lagunek eta buruzagiak osatzen zuten. Era berean,1737-1758 bitartean egindako ordainketak ere azaltzen dira Udaletxe eta Parrokiako liburuetan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bestalde, 1828ko ekainaren 12an Espainiako Fernando VII. pasatu zen Antzuolatik eta beste ospakizun batzuen artean \u201cEzpata-dantzak\u201d eskaini zizkioten.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">1845etik aurrera agertzen dira gaurko dantzak, \u201cTrokeo-dantzak\u201d izenarekin ezagutzen ditugunak; hau da, Makila Txikiak eta Makila Haundiak. 1878an, berriz, Trokeo-dantzak eta Zintak. Eta, azkenik, 1886an, aurrez aipatu ditugun hiru dantzak eta Uztai edo Arku-dantza. Beraz, gaur egun egiten diren lau dantzak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Dantza horietan beste antzeko dantzetatik gehien bereizten dena Makila Txiki dantza da. Bertan dantzatzen den \u201cpausoa edo boastitzea\u201c ez dugu beste inongo \u201cMakila Txiki\u201dan ikusten. Makila Txikien doinua bera ere nahiko ezberdina da, nahiz eta zati batzuk antzekoak izan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Uztai edo Arku-dantzan doinua berdina da, ostera, dantzatzeko modua oso ezberdina. Uztaiekin elkar jotzerakoan inoiz ez dute aurrez aurre jotzen. Era berean, oinak mugitzeko orduan, mugimendua guztiz ezberdina da.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Makila Haundi dantza, ostera, Antzuolan oso sinplea da, aldaketa gutxikoa, azken konpasetan saltoka egiten bada ere.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Eta azkenik, Zinta-dantza. Zintak lotu eta askatzea Gipuzkoakoaren ia berdina da. Doinu aldetik baditu ezberdintasun batzuk. Izan ere, Zortzikoaren doinua ez dugu beste inon entzun, eta orain dela 80 bat urtetik hona zintak askatzerakoan IRIARENA doinua erabiltzen da. Gainera, gaur egun beste inon ikusten ez dena eta Antzuolan beti ezagutu izan denez, orain ere egiten duguna zera da: zintak askatzearekin batera makilaren puntan dagoen kaiolatik bi uso zuri askatzen dira.<\/span><\/p>\n<p><b>AURRESKUA EDO GIZON-DANTZA<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Antzuolan tradizio haundia duen beste dantza bat Aurreskua edo Gizon-dantza da. Herriko jaietan eta auzokoetan ere beti dantzatu izan da. 80.en hamarkadatik hona herriko agintariek hutsik egin gabe dantzatzen dute jaien hasierako egunean. Gipuzkoako dantza da eta honek ere baditu ezberdintasun batzuk.<\/span><\/p>\n<p lang=\"es-ES\" style=\"text-align: right;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Textua: Gervasio Legorburu<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Antzuola, Gipuzkoako Debagoiena bailaran kokatzen den herria da, egun 2.193 biztanle inguru ditu eta beste hainbat talde eta elkarteren artean Dantza taldea ere badauka. 1994 urtean Oinarin izena eman zioten taldeari, dena den urte dexente lehenagotik sortutako dantza taldea da&#8230;. <a class=\"more-link\" href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oinarin\/historia\/\">Continue Reading &rarr;<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":165,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"class_list":["post-46","page","type-page","status-publish","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oinarin\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/46","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oinarin\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oinarin\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oinarin\/wp-json\/wp\/v2\/users\/165"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oinarin\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=46"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oinarin\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/46\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":578,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oinarin\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/46\/revisions\/578"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/oinarin\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=46"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}