Tag haurren eguna

Zumarraga 2018

Eguraldia lagun izan ez arren, hamaiketakoa egin eta eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz kalejiran irten gara. Zumarragako kaleak musikaz eta dantzaz bete bitartean euria hasi eta Zumarragako frontoiran hartu behar izan dugu aterpe. Bertan hainbat dantza egiteko aukera izan dugu… Continue Reading →

Legazpi 2018

Aurreko egunean helduen txanda izan bazen ere (Hemen kronika), gaur haurren txanda izan da. Eguraldi ezin hobearekin ekin diogu Legazpiko haur egunari. Hamaiketakoarekin indarrak hartu, gaztetxo denak txukun jantzi eta kalejiran irten gara. Plazara heldu haurretik hainbat dantza desberdin egiteko… Continue Reading →

Antzuola 2017

Aste osoa zerura begira egon ostean, eguraldiari so, iritsi da Antzuolara azken hilabetean zehar antolatzen ibili garen Haurren Dantzari Eguna. Aurten inoiz baino dantza talde gehiago egon gara, guztira 8, eta 300 dantzaritik gora. Eguraldia lagun izan ez arren, ateri… Continue Reading →

Oñati 2017

Udako oporrak pasata, berriro ere martxan jarri gara dagoeneko. Kurtso berriari hasiera ezin hobea emateko, Oñatiko Dantzari Egunera joan gara talde polit batekin. Oñatiko haur egunean bailarako dantza taldeez gain beste hainbat herritatik ere etortzen dira, guztira 13 dantza talde… Continue Reading →

Arrasate 2017

Uda aurreko azken irteera eta iada igartzen da beroa. Goizeko kalejira horrek markatu du zalantzarik gabe, eta izerdi ugari botata alaitu ditugu dantzaz Arrasateko kaleak. Gurekin etorri diren arduradun Arrasatearrak bikain ase dute gure egarria eta honela eutsi ahal izan… Continue Reading →

Soraluze 2017

Ekainan 4an, Bergarako jaiekin batera, Soraluzeko Euskal Jaira joan ginen 33 dantzari, 4 arduradun eta 2 txistulari. Eguraldi tristearekin hasi genuen eguna, eta, orduak pasa ahala, ez zen asko hobetu. Dantzari askok lehen aldia zuten herritik kanpo dantza egiten, besteek… Continue Reading →

Aretxabaleta 2017

Goiztiar hasi dugu eguna Aretxabaletan, lehen dantza taldea izan garelarik bertora iristen. Hamaiketakorako tartea hartu ostean, Lore Gazteak taldearekin batean hasi dugu kalejira. Denok ados plazako saiorako dantzak prestatzearekin, nahiz eta tartean beste dantza batzuk ere plazaratu. Azken geldialdian baina… Continue Reading →

Zumarraga 2017

Aurten lehen aldiz izan gara Zumarragako dantzari txikien egunean, ez bakarrik talde gisa, inoiz dantzari egun batean izan gabeko haurrak izan baititugu dantzari Zumarragan. Antolakuntzak bi egitarau desberdin prestatuak zituen (eguraldi kontuak), eguzkia lagun kaleetan barna dantzan egiteko aukera izan… Continue Reading →

Legazpi 2017

Eman diegu hasiera 2017ko Haurren dantzari egunetarako irteerei. Urtero lez, lehen geldialdia Legazpin izan dugu eta ohikoa ez den bezala, eguzkia lagun izan da! Haurrak eguzkitako betaurrekoen begiradapean hartuta, hamaiketako ederra eskaini digu Legazpiko antolakuntza taldeak eta ondotik,  Laubidetik plazarako… Continue Reading →

Arrasate 2016

Ekainak 19, Oinaringo neska-mutikoentzat ikasturte honetako azken irteera. Goiz xamar elkartuta, eta azken uneko bajak izanda ere, talde ederra abiatu ginen Antzuolatik Arrasate aldera. Karapaixoarekin indarrak hartu eta Soraluze eta Markina-Xemeingo taldeekin batera alaitu genituen bazterrak; binakoa, eskudantza, txankarrankoa, arkudantza…… Continue Reading →

« Older posts

© 2025 Oinarin dantza taldea — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑