Tag 2017

Ondarre 2017

Beste urtebetez iritsi dira korpusak Antzuolara. Kasualitatez, gaurko egunez bi ekitalditan batera egotea tokatu zaigu, hortaz; dantzariak banatu beharra izan dugu, batzuk Arrasateko Haurren Eguneanera joan eta beste batzuk herrian bertan geratu dira. Dantzari asko izatearen abantailak. Herrian gelditu diren… Continue Reading →

Arrasate 2017

Uda aurreko azken irteera eta iada igartzen da beroa. Goizeko kalejira horrek markatu du zalantzarik gabe, eta izerdi ugari botata alaitu ditugu dantzaz Arrasateko kaleak. Gurekin etorri diren arduradun Arrasatearrak bikain ase dute gure egarria eta honela eutsi ahal izan… Continue Reading →

Soraluze 2017

Ekainan 4an, Bergarako jaiekin batera, Soraluzeko Euskal Jaira joan ginen 33 dantzari, 4 arduradun eta 2 txistulari. Eguraldi tristearekin hasi genuen eguna, eta, orduak pasa ahala, ez zen asko hobetu. Dantzari askok lehen aldia zuten herritik kanpo dantza egiten, besteek… Continue Reading →

Aretxabaleta 2017

Goiztiar hasi dugu eguna Aretxabaletan, lehen dantza taldea izan garelarik bertora iristen. Hamaiketakorako tartea hartu ostean, Lore Gazteak taldearekin batean hasi dugu kalejira. Denok ados plazako saiorako dantzak prestatzearekin, nahiz eta tartean beste dantza batzuk ere plazaratu. Azken geldialdian baina… Continue Reading →

Zumarraga 2017

Aurten lehen aldiz izan gara Zumarragako dantzari txikien egunean, ez bakarrik talde gisa, inoiz dantzari egun batean izan gabeko haurrak izan baititugu dantzari Zumarragan. Antolakuntzak bi egitarau desberdin prestatuak zituen (eguraldi kontuak), eguzkia lagun kaleetan barna dantzan egiteko aukera izan… Continue Reading →

Bailarako Dantzari eguna 2017

Hainbeste bilera eta entsegu ostean, heldu da helduen dantzari eguna. Aurten lehenengo aldiz Aretxabaletan ospatuko da. Dena prest genuela pentsatua, material guztia kotxean sartu eta Aretxabaletara joan gara. Behin bertan gaudela eta traste denak ondo ipinita, hor hasi dira ezustekoak,… Continue Reading →

Legazpi 2017

Eman diegu hasiera 2017ko Haurren dantzari egunetarako irteerei. Urtero lez, lehen geldialdia Legazpin izan dugu eta ohikoa ez den bezala, eguzkia lagun izan da! Haurrak eguzkitako betaurrekoen begiradapean hartuta, hamaiketako ederra eskaini digu Legazpiko antolakuntza taldeak eta ondotik,  Laubidetik plazarako… Continue Reading →

Ihauteriak 2017

Aurtengoan ere goizeko 10etan irten gara kaleak alaitzera. Bi taldetan banatuta herri guztian zehar musika eta dantzaz txoko guztiak kolorez alaitzeko asmoz jardun dugu. Plazako saioari ekin aurretik, arnasari buelta eman eta nerbioak uxatzeko hamaiketakoa egiteko elkartu gara pasakalleko partaide… Continue Reading →

Newer posts »

© 2025 Oinarin dantza taldea — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑