Iritsi dira Gabonak, familia eta lagunekin gozatzeko opor egunak. Honekin batera, Olentzero eta Mari Domingi, eta hauei ongi etorri polit bat egin diegu herritar guztien artean. Menditik jaitsi direnerako prest geunden herritarrak, kalejira alai batekin herriko plazara merezitako ongi etorria… Continue Reading →
Aurten irteera berezi bat egiteko eskaria jaso dugu udaletik, eta taldetxoa osatuta abiatu gara Bergarako Mizpirualde zaharren egoitzara. Antzuolako udalak urtero egin ohi duen irteera da, eta aurten guri jo digu atea dantza eske. Hiru txistulari bidelagun, bertan dauden pertsonen… Continue Reading →
Aste osoa zerura begira egon ostean, eguraldiari so, iritsi da Antzuolara azken hilabetean zehar antolatzen ibili garen Haurren Dantzari Eguna. Aurten inoiz baino dantza talde gehiago egon gara, guztira 8, eta 300 dantzaritik gora. Eguraldia lagun izan ez arren, ateri… Continue Reading →
Udako oporrak pasata, berriro ere martxan jarri gara dagoeneko. Kurtso berriari hasiera ezin hobea emateko, Oñatiko Dantzari Egunera joan gara talde polit batekin. Oñatiko haur egunean bailarako dantza taldeez gain beste hainbat herritatik ere etortzen dira, guztira 13 dantza talde… Continue Reading →
Tio teronen semeak-en ikuskizun aparta eta gero, gure txanda, aurten beste urteetan baino jende gehiago bildu gara herriko plazan, denak Larrain-dantza egiteko prest. Azkeneko asteetan egindako entseguetan egindakoa plazaratzeko ordua iritsi da. Batzuen urduritasuna nabari da, herritarren aurrean dantza egitea… Continue Reading →
Heldu da azken asteetan entsaiatzen ibili garen Antzuolako dantzak plazaratzeko ordua. Nahiz eta batzuk beste batzuk baino juerga gehiago egin, denok gaude prest elegante jantzita dantza egiteko. Alardea kalean gora joan da, eta udaletxe azpian dantzariak gertu, plaza erdira irten… Continue Reading →
Aurtengo Jaiak ere iritsi dira, dantza egun batzuk badira aurretik, eta gogoz hasteko, Udalbatzari esku bat botatzea tokatzen zaigu. Horrez gain, baina, iada bi urte dantzan daramaten gaztetxoek egingo dute Ikurrin dantza. Hirugarren urtea duten arren, urduritasunik ezin kendu, jendez… Continue Reading →
Auzotako jaiei amaiera emateko San Martzialen dantza egiteko asmoz igo gara gora. Eguraldiak asko lagundu ez arren, dantzarako ordua iritsi denerako ateri zegoen. Ikurrina gainean hartu eta arbola ondoan jarri gara lauzpabost dantza egiteko. Naiz eta toki gutxi eduki, primeran… Continue Reading →
Aurtengo San Juan bezperako dantza saioa desberdina izateko erabakia hartuta geneukan aurrez. Gauzak honela, zuhaitzaren igoera ordua errespetatuz soka dantza dantzatu dugu honen bueltan. Ezer aipatzekotan, aurten lehen aldiz izan ditugu neska eta mutil bana aurresku eta atzeskulari. … Continue Reading →
© 2025 Oinarin dantza taldea — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑