Page 3 of 3

Ihauteriak 2017

Aurtengoan ere goizeko 10etan irten gara kaleak alaitzera. Bi taldetan banatuta herri guztian zehar musika eta dantzaz txoko guztiak kolorez alaitzeko asmoz jardun dugu. Plazako saioari ekin aurretik, arnasari buelta eman eta nerbioak uxatzeko hamaiketakoa egiteko elkartu gara pasakalleko partaide… Continue Reading →

Antzuolako Jaiei bukaera 2016

Urtero bezala Lizarrako Larrain Dantza egiteaz gain (bestela dantza gutxi egiten dugu eta), Bailarako dantzari egunerako ikasi genuen Kortes dantza plazaratzea otu zitzaigun. Sorpresa modura Kalebarrenen hasiera eman eta Plazara bideratu genituen herritarrak. Bertan, beroa lagun, dantzariz jantzitako jaietako azken… Continue Reading →

Mairuaren Alardea 2016

Beste urte batez, aurreko gaueko ajeak kentzen laguntzeko prest eguzkia. Gaztetxo batzuen estreinaldiarekin eta berrikuntzak berrikuntza, gustura hartu genuen parte, argazkian ageri diren aurpegiak erakusgarri. Horrez gain, ondorenean jasotako animoak ezin hitzekin eskertu! Hona Mairuaren Alardeko taldeak igorritako esker mezua:… Continue Reading →

Antzuolako Jaiei hasiera 2016

Aurtengo ikasturtean hasi berri diren neska-mutikoen lehen emanaldia plazan. Aurrez ihauterietan parte hartu zuten arren, oraingoa izan da dantzari jantzita plazara irten diren lehen aldia. Urduritasunak urduritasun eta plaza txiki geratu arren txukun moldatu dira gaztetxoak jaiei ongi-etorria ematen. Oinarin… Continue Reading →

Barne erakustaldia 2016

Dantza taldearen sasoia neurtze aldera, barne saio berezi  bat antolatu dugu. Bertan Oinarin dantza taldeko dantzari guztiok parte hartu ahal izan dugu, eta gaztexoenetik heldueneraino eszenatokira igo eta dantzan jarri gara. Emaitza, gaztetxoenak pozik eta helduenak harro!

Arrasate 2016

Ekainak 19, Oinaringo neska-mutikoentzat ikasturte honetako azken irteera. Goiz xamar elkartuta, eta azken uneko bajak izanda ere, talde ederra abiatu ginen Antzuolatik Arrasate aldera. Karapaixoarekin indarrak hartu eta Soraluze eta Markina-Xemeingo taldeekin batera alaitu genituen bazterrak; binakoa, eskudantza, txankarrankoa, arkudantza…… Continue Reading →

Aretxabaleta 2016

Haur dantzarien eguna izan zen hilaren 29an Aretxabaletan. Guztira lau herritako taldeak elkartu ziren: Aretxabaleta, Soraluze, Antzuola eta Arrasate. Azken honetako taldeak bi izan ziren. Eguzkitsu hasi zen eguna, umeak gustura zebiltzan alde batetik bestera karapaixoa eskuan zutelarik. Behin hamaiketakoa… Continue Reading →

Bailarako dantzari eguna 2016

Helduen dantza taldearen urteroko zita garrantzitsuenetakoa heldu da aurten ere. Egunak gaina hartzeko puntuan direla hasi dira entseguak ere, baina aurten ilusioz dantza berri bat ikasteko erronkak entseguak nabarmen ugaritu ditu. Azken emaitza, plazan gustoz dantzatzearen gozamena. Goizeko saioan ez… Continue Reading →

Legazpi 2016

Laino ilunen azpian ikurrina bizkarrean hartuta hasi dugu eguna. Autobusean bazen ilusioa dantzarako, eta nola ez, aurretik egin ohi den hamaiketakorako. Hasiera batean ateri eutsi dio, lanbro eta ostarteak tartekatuz. Argi-une batean abiatu gara kaleak dantzaz alaitzeko asmoz, eta dantza… Continue Reading →

Newer posts »

© 2025 Oinarin dantza taldea — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑