Dantza Eskola
Euskal dantza tradizionala erakusteko eta nolabait jarraipena emateko ideian lanean dihardugu aspaldidanik, gaur egun, 12 irakasleko taldea. Guztira 150 gaztetxoz osatutako taldea da eta 6-7 urtetik hasi eta 13-14 urte bitartekoa. Talde txikitan banatuta daude eta astero ordubeteko entseguak eskaintzen dizkiegu.
Herriko txikienek urte guztian zehar ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izaten dute, inauterietan, herriko jaietan, auzoetako jaietan.
Antzuolan bertan eta inguruko herrietan antolatzen diren Haurren dantzari egunetara joateko aukera ere izaten dute.