Category EMANALDIAK

Ekintzen informazioa

San Martzial 2017

Auzotako jaiei amaiera emateko San Martzialen dantza egiteko asmoz igo gara gora. Eguraldiak asko lagundu ez arren, dantzarako ordua iritsi denerako ateri zegoen. Ikurrina gainean hartu eta arbola ondoan jarri gara lauzpabost dantza egiteko. Naiz eta toki gutxi eduki, primeran… Continue Reading →

Kalebarren 2017

San Juanetan nagusienek dantza egin ostean, Kalebarrengo jaietako saiotxoa prestatu dugu gaztetxoekin. Urteroko zita honetarako pare bat dantza prestatu ditugu, eta bidegurutze egiten den zubian hartu dugu gure lekua, material guztia prestatu ondoren. Halakoa izan da harrera eta poztasuna, gaztetxoek… Continue Reading →

San Juanak 2017

Aurtengo San Juan bezperako dantza saioa desberdina izateko erabakia hartuta geneukan aurrez. Gauzak honela, zuhaitzaren igoera ordua errespetatuz soka dantza dantzatu dugu honen bueltan. Ezer aipatzekotan, aurten lehen aldiz izan ditugu neska eta mutil bana aurresku eta atzeskulari.    … Continue Reading →

Ondarre 2017

Beste urtebetez iritsi dira korpusak Antzuolara. Kasualitatez, gaurko egunez bi ekitalditan batera egotea tokatu zaigu, hortaz; dantzariak banatu beharra izan dugu, batzuk Arrasateko Haurren Eguneanera joan eta beste batzuk herrian bertan geratu dira. Dantzari asko izatearen abantailak. Herrian gelditu diren… Continue Reading →

Arrasate 2017

Uda aurreko azken irteera eta iada igartzen da beroa. Goizeko kalejira horrek markatu du zalantzarik gabe, eta izerdi ugari botata alaitu ditugu dantzaz Arrasateko kaleak. Gurekin etorri diren arduradun Arrasatearrak bikain ase dute gure egarria eta honela eutsi ahal izan… Continue Reading →

Soraluze 2017

Ekainan 4an, Bergarako jaiekin batera, Soraluzeko Euskal Jaira joan ginen 33 dantzari, 4 arduradun eta 2 txistulari. Eguraldi tristearekin hasi genuen eguna, eta, orduak pasa ahala, ez zen asko hobetu. Dantzari askok lehen aldia zuten herritik kanpo dantza egiten, besteek… Continue Reading →

Aretxabaleta 2017

Goiztiar hasi dugu eguna Aretxabaletan, lehen dantza taldea izan garelarik bertora iristen. Hamaiketakorako tartea hartu ostean, Lore Gazteak taldearekin batean hasi dugu kalejira. Denok ados plazako saiorako dantzak prestatzearekin, nahiz eta tartean beste dantza batzuk ere plazaratu. Azken geldialdian baina… Continue Reading →

Zumarraga 2017

Aurten lehen aldiz izan gara Zumarragako dantzari txikien egunean, ez bakarrik talde gisa, inoiz dantzari egun batean izan gabeko haurrak izan baititugu dantzari Zumarragan. Antolakuntzak bi egitarau desberdin prestatuak zituen (eguraldi kontuak), eguzkia lagun kaleetan barna dantzan egiteko aukera izan… Continue Reading →

Bailarako Dantzari eguna 2017

Hainbeste bilera eta entsegu ostean, heldu da helduen dantzari eguna. Aurten lehenengo aldiz Aretxabaletan ospatuko da. Dena prest genuela pentsatua, material guztia kotxean sartu eta Aretxabaletara joan gara. Behin bertan gaudela eta traste denak ondo ipinita, hor hasi dira ezustekoak,… Continue Reading →

Legazpi 2017

Eman diegu hasiera 2017ko Haurren dantzari egunetarako irteerei. Urtero lez, lehen geldialdia Legazpin izan dugu eta ohikoa ez den bezala, eguzkia lagun izan da! Haurrak eguzkitako betaurrekoen begiradapean hartuta, hamaiketako ederra eskaini digu Legazpiko antolakuntza taldeak eta ondotik,  Laubidetik plazarako… Continue Reading →

« Older posts Newer posts »

© 2025 Oinarin dantza taldea — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑