Uda aurreko azken irteera eta iada igartzen da beroa. Goizeko kalejira horrek markatu du zalantzarik gabe, eta izerdi ugari botata alaitu ditugu dantzaz Arrasateko kaleak. Gurekin etorri diren arduradun Arrasatearrak bikain ase dute gure egarria eta honela eutsi ahal izan… Continue Reading →
Ekainan 4an, Bergarako jaiekin batera, Soraluzeko Euskal Jaira joan ginen 33 dantzari, 4 arduradun eta 2 txistulari. Eguraldi tristearekin hasi genuen eguna, eta, orduak pasa ahala, ez zen asko hobetu. Dantzari askok lehen aldia zuten herritik kanpo dantza egiten, besteek… Continue Reading →
Goiztiar hasi dugu eguna Aretxabaletan, lehen dantza taldea izan garelarik bertora iristen. Hamaiketakorako tartea hartu ostean, Lore Gazteak taldearekin batean hasi dugu kalejira. Denok ados plazako saiorako dantzak prestatzearekin, nahiz eta tartean beste dantza batzuk ere plazaratu. Azken geldialdian baina… Continue Reading →
Aurten lehen aldiz izan gara Zumarragako dantzari txikien egunean, ez bakarrik talde gisa, inoiz dantzari egun batean izan gabeko haurrak izan baititugu dantzari Zumarragan. Antolakuntzak bi egitarau desberdin prestatuak zituen (eguraldi kontuak), eguzkia lagun kaleetan barna dantzan egiteko aukera izan… Continue Reading →
Eman diegu hasiera 2017ko Haurren dantzari egunetarako irteerei. Urtero lez, lehen geldialdia Legazpin izan dugu eta ohikoa ez den bezala, eguzkia lagun izan da! Haurrak eguzkitako betaurrekoen begiradapean hartuta, hamaiketako ederra eskaini digu Legazpiko antolakuntza taldeak eta ondotik, Laubidetik plazarako… Continue Reading →
Aurtengoan ere goizeko 10etan irten gara kaleak alaitzera. Bi taldetan banatuta herri guztian zehar musika eta dantzaz txoko guztiak kolorez alaitzeko asmoz jardun dugu. Plazako saioari ekin aurretik, arnasari buelta eman eta nerbioak uxatzeko hamaiketakoa egiteko elkartu gara pasakalleko partaide… Continue Reading →
Aurtengo ikasturtean hasi berri diren neska-mutikoen lehen emanaldia plazan. Aurrez ihauterietan parte hartu zuten arren, oraingoa izan da dantzari jantzita plazara irten diren lehen aldia. Urduritasunak urduritasun eta plaza txiki geratu arren txukun moldatu dira gaztetxoak jaiei ongi-etorria ematen. Oinarin… Continue Reading →
Dantza taldearen sasoia neurtze aldera, barne saio berezi bat antolatu dugu. Bertan Oinarin dantza taldeko dantzari guztiok parte hartu ahal izan dugu, eta gaztexoenetik heldueneraino eszenatokira igo eta dantzan jarri gara. Emaitza, gaztetxoenak pozik eta helduenak harro!
Ekainak 19, Oinaringo neska-mutikoentzat ikasturte honetako azken irteera. Goiz xamar elkartuta, eta azken uneko bajak izanda ere, talde ederra abiatu ginen Antzuolatik Arrasate aldera. Karapaixoarekin indarrak hartu eta Soraluze eta Markina-Xemeingo taldeekin batera alaitu genituen bazterrak; binakoa, eskudantza, txankarrankoa, arkudantza…… Continue Reading →
Haur dantzarien eguna izan zen hilaren 29an Aretxabaletan. Guztira lau herritako taldeak elkartu ziren: Aretxabaleta, Soraluze, Antzuola eta Arrasate. Azken honetako taldeak bi izan ziren. Eguzkitsu hasi zen eguna, umeak gustura zebiltzan alde batetik bestera karapaixoa eskuan zutelarik. Behin hamaiketakoa… Continue Reading →
© 2025 Oinarin dantza taldea — Powered by WordPress
Theme by Anders Noren — Up ↑