Antzuolako Oinarin dantza taldea 190 lagun inguruk osatzen dugu, helduen taldean 40 inguru eta guztira 150 gaztetxo.

Heldu, gazte zein umek, urtean zehar hainbat ekintzatan parte hartzen dugu, besteak beste, Inauteriak, San Juan bezpera, Herriko jaiak, Auzoetako jaiak, Olentzeroren jaitsiera…

Ekintzarik esanguratsuenak inauterietan egiten den Sorgin dantza eta herriko jaietan egiten diren Antzuolako Trokeo dantzak dira.

Herriko ekintzez gain, badira bailara mailan, Debagoienan, antolatzen diren urteroko ekitaldiak ere, esaterako, Bailarako dantzari eguna.

Aipatu nahi genuke, azkenik, Euskal-Herriko txoko ezberdinetan dantza egiteko aukera ere izan dugula: Laudio, Basauri, Eibar, Hondarribi, Donostia