Aurreko egunean helduen txanda izan bazen ere (Hemen kronika), gaur haurren txanda izan da.
Eguraldi ezin hobearekin ekin diogu Legazpiko haur egunari. Hamaiketakoarekin indarrak hartu, gaztetxo denak txukun jantzi eta kalejiran irten gara. Plazara heldu haurretik hainbat dantza desberdin egiteko aukera izan dute taldeko txikiek.
Kalejiratik plazara heldu eta ikurrin dantza elegante batekin eman diogu hasiera goizeko ekitaldi laburrari.
Bazkaltzera joateko ordua iritsi da, arratsaldeko saiorako indar berritzeko denbora. Bazkal ostean, Legazpikoek haurrentzako jolas desberdinak antolatu dituzte eta indar guztiak amaitu aurretik arratsaldeko ekitaldiarekin eman diogu amaiera egunari.
Utzi erantzuna