Aurten irteera berezi bat egiteko eskaria jaso dugu udaletik, eta taldetxoa osatuta abiatu gara Bergarako Mizpirualde zaharren egoitzara. Antzuolako udalak urtero egin ohi duen irteera da, eta aurten guri jo digu atea dantza eske. Hiru txistulari bidelagun, bertan dauden pertsonen alaitasunerako agurra, banakoa eta fandango eta arin-arin bana dantzatu dugu. Pozgarria beraien aurpegietako irrifarra ateratzeko gauza izana!