Eguraldia lagun izan ez arren, hamaiketakoa egin eta eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz kalejiran irten gara. Zumarragako kaleak musikaz eta dantzaz bete bitartean euria hasi eta Zumarragako frontoiran hartu behar izan dugu aterpe. Bertan hainbat dantza egiteko aukera izan dugu eta azken hilabeteetako lana jendeari erakustsi diogu. Goiza pasa eta bazkaltzera joateko ordua iritsi da. Bapo bazkaldu ondoren, arratsaldeko ekitaldiarekin eman diogu amaiera polita egunari.