Aurtengo Jaiak ere iritsi dira, dantza egun batzuk badira aurretik, eta gogoz hasteko, Udalbatzari esku bat botatzea tokatzen zaigu. Horrez gain, baina, iada bi urte dantzan daramaten gaztetxoek egingo dute Ikurrin dantza. Hirugarren urtea duten arren, urduritasunik ezin kendu, jendez lepo egon ohi den plazara salto egiterako orduan. Hauena bai meritua, herriaren alde lan egiteaz gain, herritarren aurrean banan banan dantza kontutan ausartu behar! Aurten gainera, omendu bereziak izan ditugu. Hainbat eta hainbat urtez antzuolako gaztetxoenekin Herriko Ikastetxean irakasle lanetan jardun duten eta diharduten irakesleak. Ohore bat zuentzat dantzatzea! Txikienek berriz, bigarren urtea izan arren, lehen urtean besteko emozio eta gogoz heltzen diote erronkari, eta urduritasun, irrifarre eta malko artean egin dute dantza, denak ere gustura eginiko lanarekin, eta jaiei hasiera emateko prest!
Utzi erantzuna