Tio teronen semeak-en ikuskizun aparta eta gero, gure txanda, aurten beste urteetan baino jende gehiago bildu gara herriko plazan, denak Larrain-dantza egiteko prest. Azkeneko asteetan egindako entseguetan egindakoa plazaratzeko ordua iritsi da. Batzuen urduritasuna nabari da, herritarren aurrean dantza egitea ez baita eguneroko ogia denontzat. Hala ere, urduritasunak soinean Arrasateko dultzaineroekin batera plaza gure egin dugu momentu batez. Oso ondo irten da guztia, denok poz pozik amaitu dugu dantzaldia! Datorren urtean, berriz ere plaza betetzeko deseatzen gaude!!!