Auzotako jaiei amaiera emateko San Martzialen dantza egiteko asmoz igo gara gora. Eguraldiak asko lagundu ez arren, dantzarako ordua iritsi denerako ateri zegoen. Ikurrina gainean hartu eta arbola ondoan jarri gara lauzpabost dantza egiteko. Naiz eta toki gutxi eduki, primeran egin dugu eta ederki asko pasatu ere bai. Orain Jaietako prestaketekin hastea tokatzen da. Datorren urtean ikusiko dugu berriz elkar San Martzialen!