San Juanetan nagusienek dantza egin ostean, Kalebarrengo jaietako saiotxoa prestatu dugu gaztetxoekin. Urteroko zita honetarako pare bat dantza prestatu ditugu, eta bidegurutze egiten den zubian hartu dugu gure lekua, material guztia prestatu ondoren. Halakoa izan da harrera eta poztasuna, gaztetxoek eskatuta txistulariei beste pare bat pieza jotzeko eskatu behar izan diegu, dantza gose zirela eta. Gaurko saioak ofiziotik baino afiziotik gehiago izan du, eta Jon Maiak esan zuen bezala, “Dantzatzen duen herri bat ez da inoiz hilko!”
Utzi erantzuna