Aurtengo San Juan bezperako dantza saioa desberdina izateko erabakia hartuta geneukan aurrez. Gauzak honela, zuhaitzaren igoera ordua errespetatuz soka dantza dantzatu dugu honen bueltan. Ezer aipatzekotan, aurten lehen aldiz izan ditugu neska eta mutil bana aurresku eta atzeskulari.

Aurresku eta atzeskularia

Zuhaitzaren igoera

Zuhaitzaren igoera

 

 

 

 

 

 

Ondorena ordea berritzaileago izan dugu, dantza-poteo moldeko saiakera bat egin baitugu, txistulariek lagunduta (ai txistulariak, eskerrak…). Kaleetan zehar dantza pixka bat sustatu ondoren, udalak herriko plazan utzitako mahaietan afaltzeko hautu egin dugu, ondorengo dantza saiorako indarrak hartu asmoz-edo. Gauzak honela, aurtengo berrikuntza nabarienari ekin diogu, eta zuhaitzaren albo batean su txiki bat piztu eta haren bueltan San Juan zortzikoa dantzatu dugu. Berezia izan da dantzariontzat suaren epeltasunean dantza egitea, eta emanaldia motz ere egin zaigu, agian suaren magiak harrapatu gaitu-edo… Hurrengo urterako dantza gehiago? batek jakin!