Beste urtebetez iritsi dira korpusak Antzuolara. Kasualitatez, gaurko egunez bi ekitalditan batera egotea tokatu zaigu, hortaz; dantzariak banatu beharra izan dugu, batzuk Arrasateko Haurren Eguneanera joan eta beste batzuk herrian bertan geratu dira. Dantzari asko izatearen abantailak.
Herrian gelditu diren dantzariek Ondarreko plazara salto egin dute. Bertan ikusi daitezke aurten lehen jaunartzea egin duten neska mutikoak dotore asko jantzita. Urduritasunak nabari dira dantzarien artean, kanpora irtetzeak tentsioa sortzen duen arren, herrian dantza egiteak ere ardura bat sortzen du, Ondarrera bildu diren guztiak begira baitira. Txistuaren soinuarekin batera irten dira plaza erdira, eta hainbat dantza desberdin egin ostean baretu dira urduritasunak. Ohiturari eutsiz, goizeko saioari amaiera ezin hobea emateko txorizo eta salda dastatzeko aukera ere izan dugu.
Utzi erantzuna