Uda aurreko azken irteera eta iada igartzen da beroa. Goizeko kalejira horrek markatu du zalantzarik gabe, eta izerdi ugari botata alaitu ditugu dantzaz Arrasateko kaleak. Gurekin etorri diren arduradun Arrasatearrak bikain ase dute gure egarria eta honela eutsi ahal izan diogu egarriari. Goizean kalejirak amaituta, bazkaritarako tartea hartu eta indarberritu ondoren, arratsaldeko saioa. Mutilen taldean azken uneko bajak medio, ezin izan dugu Bizkaiko Makila dantza plazaratu, eta honek tristura eragin zuen arren, gainontzeko dantzekin gozatzea izan genuen denok. Ikasi berritan ginen Domingillo ere plazaratu genuen, eta azken dantza gisa, Arrasaten ohiko lez, Larrain dantzara irten zenik ere izan genuen taldean.
Utzi erantzuna