Goiztiar hasi dugu eguna Aretxabaletan, lehen dantza taldea izan garelarik bertora iristen. Hamaiketakorako tartea hartu ostean, Lore Gazteak taldearekin batean hasi dugu kalejira. Denok ados plazako saiorako dantzak prestatzearekin, nahiz eta tartean beste dantza batzuk ere plazaratu. Azken geldialdian baina (plazan bertan), zinta-makila erori eta zartatu zaigu, ederra komeria! Kontu handiz zainduta gorde ostean, bazkaltzeko tartea. Arratsaldeko saioa agur batekin hasi ondoren, entseguek balio izan dutela erautsi dugu, eta azkenik, iritsi da berriz zinta-makila erabiltzeko ordua. Tinko heldu behar izan diogu, baina eutsi dio balantzari. Bukaerarako ordea, akabo.
Utzi erantzuna