Aurten lehen aldiz izan gara Zumarragako dantzari txikien egunean, ez bakarrik talde gisa, inoiz dantzari egun batean izan gabeko haurrak izan baititugu dantzari Zumarragan. Antolakuntzak bi egitarau desberdin prestatuak zituen (eguraldi kontuak), eguzkia lagun kaleetan barna dantzan egiteko aukera izan dugu. Aurretik baina, ezohiko zaigun hamaiketakoa egin dugu, eta txorizoz zikindu beharrean txokolatea izan dugu lagun. Zumarragako tren geltokitik Eitzagako frontoirako bidea urduritasun nabariak uxatzeko baliatu ostean, frontoian bertan Ikurrin dantza dantzatu dugu. Ondoren, haur guztiak batetik eta arduradunak bestetik, bazkaltzeko tartea hartu dugu. Arratsaldean, giro aparta lagun, Oinarin taldeari zegokion Makil txikien dantza egin, eta ondoreneko txulalai eta abarrekin saioa osatu dugu. Emaitza, berriz errepikatzeko prest!