Eman diegu hasiera 2017ko Haurren dantzari egunetarako irteerei. Urtero lez, lehen geldialdia Legazpin izan dugu eta ohikoa ez den bezala, eguzkia lagun izan da! Haurrak eguzkitako betaurrekoen begiradapean hartuta, hamaiketako ederra eskaini digu Legazpiko antolakuntza taldeak eta ondotik,  Laubidetik plazarako bidea kalejiran egin dugu, bi geldialditan dantza mordoxka egiteko aukera izan dugularik. Behin plazara helduta, bertan ikurrin dantza eta agurra egin ostean Legazpiko bi elkartetara bazkaltzera joateko plazerra izan dute haurrek, eta jubilatuen etxera arduradun eta txistulariek. Bazkariaren ondoren, haurrek jolas egiteko aukera izan dute, eta energia guztia agortzeko bidean, arratsaldeko saioari ekin diogu. Goizean bezala, eguzkiak bete betean jo duen arren, tinko eutsi diogu dantzagintzari, ederki bukatu dugu arratsaldeko saioa ere.

Eguraldi ederra lagun, plazara bidia hartu aurretik pasakallian dantzan!

Geplaatst door Oinarin Dantza Taldea op Zondag 9 april 2017