Aurtengoan ere goizeko 10etan irten gara kaleak alaitzera. Bi taldetan banatuta herri guztian zehar musika eta dantzaz txoko guztiak kolorez alaitzeko asmoz jardun dugu. Plazako saioari ekin aurretik, arnasari buelta eman eta nerbioak uxatzeko hamaiketakoa egiteko elkartu gara pasakalleko partaide guztiok. Eguraldiak ez digu negua dela gogoratzeko tarterik utzi, eta eguzki epeletan ekin diogu saioari, gaztetxoenetik nagusienerako ordena jarraituz. Beste urte batez ospatu ospatu dugu ihauteri igandea, dantzaz eta umorez betea. Mila mila esker eguna aurrera ateratzen lagundu duzuen guztioi!